Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Ertzaintzak identifikatu zuen pertsona Mozal Legeaz zigortu dutela jakinarazi zuen Ernaik joan den astean. Euskal Herrian Euskaraz taldeak ostiralerako mobilizazioa deitu du. Zehaztasunak asteazkenean Ernairekin batera egingo duen prentsaurrekoan jakinaraziko dituzte.
12:00etan Gipuzkoa Plazan egingo dute prentsaurrekoa, identifikazioa gertatu zen leku berean. Hauxe da Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak bidali duen txioa.
Oroitzen euskaldunok asaldatu gintuen bideo hau? Orain euskaraz galdegina izatea eskatu zuen Ernaiko kideari 600 €ko isuna iritsi zaio. Hori salatzeko ostiralean mobilizazioa egingo dugu Ernaik eta EHEk. Asteazkenean iragarriko dugu#EuskarazBizitzeraGoaz#EuskaldunoiErasorikEz pic.twitter.com/AdahyDhiIK
— Euskal Herrian Euskaraz (@EHEbizi) 2019(e)ko otsailaren 4(a)