argia.eus
INPRIMATU
Durangoko bonbardaketagatik ipinitako kereila berretsiko dute urriaren 3an
  • Durangoko Udalak eta Martxoak 31 batzorde zabalak bonbardaketaren egileen aurkako kereila berretsi behar dute datorren martitzenean. 12:00etan aurkeztuko dute berrespena Durangoko epaitegian, eta aurretik, 11:50ean, elkarretaratzea egingo dute.

Anboto @anboto 2017ko irailaren 29a

Bonbardaketaren biktimak oroitzea da ekitaldi horren helburua. Antolatzaileek bertan parte hartzeko deialdia egin diete herritarrei. 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra