1937ko bonbardaketagatik lehen kereila aurkeztuko du Durangok

  • Uztailaren 18 honetan, frankisten altxamendutik 81 urte pasa direnean, Durangoko Udalak (alderdi guztien babesarekin) kereila bat aurkeztuko du gizateriaren kontrako delituen eta gerra krimenengatik. Zehazki, orain 80 urte Durango bonbardatu zuten italiar ejertzitoko 46 militarren kontra.

Durangoko bonbardaketa airetik dokumentatu zuen ejertzito italiarrarekin hegazkinean zihoan argazkilari batek. Nazientzat baliagarri izan zen 'modus operandi'a definitzeko (arg.: Gerediaga Elkartea).

2017ko uztailaren 18an - 10:53

Pauso hori emanda prozesu penal bat irekitzea da helburua, justizia eta erreparazioa lortu eta Italiako Gobernuari legez kontrako bonbardaketa haregatik barkamena eska dezan presioa egitea. Gutxienez 336 zibil hil ziren suntsitzea eta izua zabaltzea xede zuten eraso haietan.

Jon Irazabal historialariak zuzendutako ikerketa bat argitaratu berri da, justu Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrenean. Gerediaga Elkarteak bildu ditu 1937ko martxoaren 31tik apirilaren 4ra izandako gertaerak. Artxiboko lan handia egin da, zenbait kasutan oso zehatza. Bonbardaketetan parte hartutako ejertzito italiarreko hainbat piloturen izenak zerrendatu dituzte, eta hamar kasutan baita haien goitizenak ere.

Anaïs Franquesa Grisso abokatu katalanak aurkeztuko du kereila Durangoko Udalaren izenean, eta bertan gehituta doa Irazabal historialariak bideratutako taldeak egindako ikerketa lan osoa. Durangokoa, eta egun berean izan zen Elorriokoa, historian izan den zibilen kontrako lehen bonbardaketatzat jotzen da, eta balio izan zuten, haiek bezala Gernikakoak, Bigarren Mundu Gerrarako estrategiak eta borroka-moldeak prestatzeko.

Kereila honen bidez prozesu judizial bat ireki nahi dute. Abokatuaren kalkuluen arabera, horietako piloturen bat bizirik egotekotan 96-98 urte izango ditu. Espainiako ejertzitoaren artxiboari galdetu zaio ea 46 militar horiek 1936ko Gerran jokatutako paperagatik intsigniarik ba ote duten, eta Espainiako Ogasun eta Defentsa Ministerioari ea pentsiorik edo sari ekonomikorik jasotzen ote duten.

Gerediaga Elkarteak prestatutako txostenak kereila aurkezteko berebiziko garrantzia izan du, eta Durangoko alkate Aitziber Irigorasen hitzetan "orain espero dugu informazio horrek guztiak balio izatea kereila tramitera pasatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude