argia.eus
INPRIMATU
Abordatzean izen emateko epea ireki dute Donostiako Piratek
  • Donostiako Piratek jakinarazi dutenez, zabaldu dute abuztuaren 14an egingo duten abordatzean izen emateko epea.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 28a
Donostiaren abordatzearekin sinbolizatzen dute jai herrikoien aldeko aldarria.

Apuntatzeko azken eguna abuztuaren 10a da eta beren webgune berrituaren bidez egin behako da.

Azaldu dutenez, baltsa bakoitzeko izen emate bakarra egin behar da, kide guztien datuak sartuz. Baltsa bakoitzeko arduradun bat izendatu behar duzue, antolakuntzarekin harremanetan egoteko.

Abuztuaren 11n egingo dute txanden banaketa eta emailez jakinaraziko dute zein ordutegi egokitu zaion txalupa bakoitzari.

Aste Nagusi Pirata kolokan

Joan den uztailaren 19an Donostiako Piratek salatu zuten azken urteetan administrazioaren partetik "oztopoak" jasotzen ari direla eta elkarrizketak ez direla aurrera egiten ari. "Beren poltsikoak betetzeko interesa besterik ez duten enpresak bezala tratatzen" dituztela jakinarazi nahi izan zuten.

Aste Nagusi Pirata "kolokan" dagoela publiko egin zutenetik ez dute informazio gehiago eman gaiari dagokionez.