argia.eus
INPRIMATU
Chocolate Remixen reggaetoi lesbo-feminista iritsiko da Zarautzera ostiral honetan
ARGIA @argia 2018ko apirilaren 25

Kontzertuaz gain, 19:00etan jam session feminista egongo da, eta kontzertuaren aurretik zein ondoren DJ Korta y Pega eta TTT DJ set izango dira gaztetxean.

Chocolate Remixek reggaetoi lesbo-feminista egiten du. Reggaetoiarekin lotzen den matxismoari kritika egin eta bestelako gorputzez hitz egiteko baliatzen du musika. Genero musikal honek berezkoa duen eduki sexuala bere egiten du eta queer teoriaz jantzi, emakumeen eta bereziki lesbiana eta transexualen plazeraren eta sexualitatearen inguruko tabuekin apurtzeko.

Argentinan hasitako “Ni una menos” mugimenduarekin lotutako abestia sortu zuen Chocolate Remixek, indarkeria matxistaren eta feminizidioen kontra.

ARGIAren 2.562. zenbakian elkarrizketatu genuen: "Orain, festa feminista gehienetan dantzatzen da reggaetoia".