argia.eus
INPRIMATU
Bi etxebizitza okupatu hustu ditu bart Poliziak Iruñeko Jarauta kalean
  • Bost etxebizitza okupatuetatik hirutan jarraitzen du erresistentziak. Beste bi etxebizitzetako pertsonek, "presioen eraginez", bizilekua utzi dute. Sarraila aldatu eta atea hormatzeko baliatu zuten unea udal langileek.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko azaroaren 15

Astearte arratsean bi etxebizitza okupatuetako pertsonek bizitokia utzi zuten "presioen eraginez", Etxebizitza Sindikatuaren arabera. Beste hiru etxebizitzetan jendea dago oraindik, tartean, bi urteko haurra duen familia bat. Sindikatuko kideak saiatu ziren atzo, beste behin, elikagaiak, medikamentuak eta higiene kontuak poleaz igotzen, baina Iruñeko Udaltzaingoak bidea itxi zien.

Iluntzerako elkarretaratzea deiturik zuen Etxebizitza Sindikatuak, eta hamarnaka pertsona bildu ziren Jarauta kalean, etxegabetze "ilegala" salatu eta barruan dauden pertsonei elkartasuna adierazteko.

Sarbide kontrola

Igandean egin zuten publiko udalaren jabetzakoa den eraikinaren okupazioa, eta ordutik, udaltzainen presentzia etengabekoa izan da. Sarbide kontrola ezarri diete: ateratzen direnei ez diete uzten berriz sartzen.

Kontseilu Sozialista Iruñerria