argia.eus
INPRIMATU
Beste harresi bat Europan: migratzaileak geldiarazteko lau metroko garaiera duen horma Calaisen
  • Londresek 2 milioi euro gastatuko ditu Calaisen “zertxobait irristakorra” izango den hormigoizko harresia eraikitzeko.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 08a

Erresuma Batuko Immigraziorako Estatu Idazkari Robert Goodwillek iragarri du Calais iparraldean hormigoizko pareta jasoko dutela, inguruan kanpatuta dauden migratzaileak kamioietan sar daitezela eragozteko. Kilometro inguru izango du eta 4 metroko garaiera, irristakorra izateko materialez egina gainera. Irailaren amaieran hasiko lirateke eraikitzen.

Neurria Frantziako Gobernuarekin adostua izan da eta inguruko “segurtasuna bermatzeko” diseinaturiko 20 miloi euro inguruko plan baten barruan dago.

Lehendik ere toki horretan hesiak jarri dituzte agintariek, baina Goodwillek berak onartu duenez alferrikakoa izan da: “Jendea oraindik sartzen ari da”. Hori bai, horman loreak jarriko dituzte inpaktu bisuala murrizteko.

Azken astean protesta eta istiluak izan dira Calaisen, garraiolariek eta bizilagunek etorkinen kanpamendua desegitea eskatzeko manifestazioak egin dituzte.