argia.eus
INPRIMATU
Bartzelonako Sants auzoa sutan Can Vies zentro soziala eraistearen kontra
  • Sants auzoko hainbat irudi zabaldu dira astearte gauean eta asteazken goizean sare sozialetan. Kaleak sutan erakusten dituzte, auzoan Can Vies zentro sozial autogestionatua eraitsi izanak eragin duen haserrearen erakusle. Eta protesta hiriko beste auzo batzuetara zabaltzen ari da.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2014ko maiatzaren 28a
Santseko kaleetan protesta gogorrak izaten ari dira Can Vies zentro soziala ixtearen kontra (argazkia: La Sexta).

Bertran Cazorla kazetariak egin du gertatutakoaren kronika La Directa astekariaren webgunean (astelehen gauean hedabide horrek ere Esquadra Mossoen erasoa jasan zuen). “Dena hasi da eraikina hustu izana gaitzesteko manifestazioen bigarren egunean, protestan ari zirenek su eman diotenean zentro sozial autogestionatua eraisten hasia zen garabiari. Eta goizean bukatu da, Bartzelonako beste auzoetara hedatzen hasi ostean, bereziki Gràciara”.

Beheko irudietan ikus daiteke garabiari su eman zioten momentua, baita ondoren izan diren istiluak ere.

Sei lagun atxilotu dituzte Mossoek. Eta protesta gehiago izango dira gaur La Directaren arabera, bai Sants auzoan, bai hiriko beste zenbait puntutan.