argia.eus
INPRIMATU
Ayotzinapan hil zituzten 43 ikasleen alde elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon
  • Irailaren 26an 19:00tan bilduko dira Unamuno plazan, desagerpenen 4. urteurrena dela eta. Musika, olerkiak eta idatziekin gogoratuko dituzte desagertuak Ayotzinaparekin plataformak deitutako elkarretaratzean.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 26a
4. urteurreneko manifestazioa (Argazkia: El Sol de Mexico)

Txiapasekin, Komite Internazionalistak, Askapena, Berdinak Gara Taldea, STEILAS, KEM-MOC dira Ayotzinaparekin plataforma osatzen duten kolektiboak. 2014ko irailaren 26an 43 ikasle atxilotu zituen Mexikoko Guerrero Estatuko Ayotzinapa herriko poliziak bost autobus “bahitzen” saiatzea egotzita. Atxilotu horiek egun horretatik desagertuak daude eta denak ‘Normalak’ landa eremuko eskola kritikoa eta eraikitzaileko ikasleak dira. Egun berean poliziak sei pertsona hil zituen Igualan izandako liskarretan.