argia.eus
INPRIMATU
Auzitegi Nazionalak berriz ukatu dio Servini epaileari Martin Villa galdekatzea
  • Irailean aurkeztu zuen Rodolfo Martin Villa gobernazio ministro ohiari galdeketa egiteko proposamena Servini epaile argentinarrak, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaeren harira. Aurrez ere egin izan zuen eskaera, baina hura ere atzera bota zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko urriaren 25

Frankismoaren krimenen kontrako kereila argentinarra daraman taldeko kide da Maria Servini. Aurrez frankismoaren inguruko hilketak ikertzen jardun den arren, azken urteotan Gasteizeko gertakarien garaian Martin Villa –Gobernazio ministroa– eta bere lankide zirenen peskizan dabil, bost langileren hilketaren arduradun direlakoan.

Servinik irailean eskatu zuen beste behin –lehen eskaria 2016an egin zuen–, baina oraingo honetan ere ezin izango du Martin Villa galdekatu, Jose de la Mata epaileak hala adierazita, delitu haien kasua preskribatuta edo “itxita” baitago. Bestalde, 1977an ezarritako Amnistia legea urratuko litzatekeela ere adierazi du.

“Modu asko ditu deklaratzeko”

Ezezkoa jaso arren, Servinik ez du atzera egiten. Berriki adierazi du nahi adina mekanismo dituela Martin Villak deklaratzeko –Servini Espainiara joan gabe–. Besteak beste, Argentinako enbaxadan edo kontsulatuan, edota bideo konferentzia bidez ere.