argia.eus
INPRIMATU
Aurpegi ezagunak frackingaren debekua eskatzeko
  • Sinadurak biltzeko epearen luzapena eskatuko zutela iragarri eta egun gutxira, Fracking Ez plataformak bideo bat kaleratu du, haustura hidraulikoa EAEn debekatzea xede duen Herri Ekimen Legegilea (HEL) sustatzeko.

Unai Brea @unaibrea2 2014ko maiatzaren 20a

 

 

Hiru minutu eta erdiko bideoan, hainbat pertsonai ezagun frackingaren kalteez mintzatzen dira, eta herritarren izenpea eskatzen dute HELa Gasteizko Legebiltzarrera iritsi dadin. Halaber, gogorarazten dute lehen zulatze lanak 2015ean hastekoak direla, eta eskatutako lan-baimenak Arabako lurraldearen %88, Bizkaiko %76 eta Gipuzkoako %40ri dagozkiola.

Bideoan parte hartu dute Itziar ituño eta Unax Ugalde aktoreek, Porrotx pailazoak, eta Pello Reparaz, Ines Osinaga, Osoron eta Amaia Zubiria musikariek. Gasland dokumentalaren hainbat irudik laguntzen diete haien hitzei.