argia.eus
INPRIMATU
AstraZeneca txertoa jartzen hasiko dira astezkenean berriz Hego Euskal Herrian
  • Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek martxoaren 22an egindako bileran erabaki dute txerto hau berriz ematen hastea eta 65 urte artera gehitzea jasoko dutenen adina (orain arte 55 urtera artekoei eman baitiete).

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 23a
Argazkia: eitb.eus

AstraZeneca txertoa jarri izan diete orain artean "beste osasun langileak" taldean sailkatu dituzten fisioterapeuta, podologo, hortz sendagile, logopeda eta abarri, baina "lehentasunezko" izendatutako lanbideei ere: poliziak, larrialdi sailetakoak, irakasleak... Orain arte 18-55 urte bitartekoei jarri diete, baina aurrerantzean ofizio hauetako 55-65 urte bitartekoei ere jartzeko atea zabaldu da.

Nafarroako Gobernuak iragarri du martxoaren 22an Espainiako Gobernuarekin adostutako erabakiak aldaketak ekarriko dituela adinaren araberako txertaketa antolatzerakoan: aurrera begira 55-65 urte arteko herritar orori AstraZeneca txertoa jartzea izan daiteke estrategia, eta aldiz, orain arte 80 urtez gorakoei jarri zaien Pfizer eta Moderna 70-80 urte artekoei jartzea aurreikusten du.

EITBk emandako berriaren arabea, Jaurlaritzak ere asteazkenean ekingo dio AstraZeneca txertoa berriz emateari: "beste osasun langileak" eta "lehenatasunezko" izendatutako taldeetako pertsonei.

Aurreko astean etenda egon da AstraZeneca txertoaren kanpaina, tronbo kasuak direla-eta. Hitzordua bertan behera geratu zitzaien pertsonei deituko diete lehenik, ematen hasteko.

Sendagaien Europako Agenziak martxoaren 18an ebatzi zuen AstraZenecaren txertoak bere ustez seguruak direla.