argia.eus
INPRIMATU
Asel Luzarraga Euskal Herrian dago

2010ko urriaren 01a
Asel Luzarraga

Asel Luzarraga idazlea Euskal Herrira heldu zen atzo. 220 eguneko espetxe-zigorra ezarri zion Txileko justiziak. Luzarraga, ordea, aske geratu zen, jada betea baitzuen zigorra, kartzelan lehenik eta etxean gero. Kartzela zigorraz gain, Luzarragak Txile utzi beharko zukeen epaia irmo egin eta hamabost egunera. Halere, bere aurka egindako prozesuaren kontrako helegitea jarri zuen Luzarragak, eta bitartean ezin dute kanporatze agindurik eman. Helegiteak aurrera egin ezean, gainera, epaiketaren kontrako errekurtsoa jarriko du idazlearen abokatu Jaime Madariagak. ASKEL plataformako kideek ondorengoa azaldu dute: "Ondo dago eta pozik dago gure artean dagoelako. Egun gutxiren buruan jakin gura duguna azalduko digu".

  Informazio gehiago:

- Asel Luzarraga errudun jo dute (2010-09-03)

- Asel Luzarraga ez dute espetxeratuko, baina Txiletik kanporatua izan daiteke (2010-09-08)