argia.eus
INPRIMATU
Arantxa Tapia
“Turismoa ezin da izan manifestazioak egiteko aitzakia”
  • Ernaik abuztuaren 17an Donostian turismo eredu honen kontra deitutako manifestazioak zenbait alderdi eta agintariren  gaitzespen eragin ditu. Hedabideek abiatutako kanpainara gehitu dira Arantxa Tapia eta Denis Itxaso, besteak beste.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 04a

“Turismoa ezin da izan manifestazioak egiteko aitzakia.Turismoaren kontra manifestatzen direnak ez gaituzte ordezkatzen”. Ernaik deitutako manifestazioari erreferentzia eginez egin ditu adierazpenok Eusko Jaurlaritzko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak, “uda guztietan manifestazioak egiteko aitzakia bilatzen duten taldeak dira”.

Ostiral goizean Radio Euskadi-n elkarrizketatu dute Tapia. Bertan, turismoaren gaiaz galdetuta, “agintariak turismo jasangarri baten aldeko lana” egiten ari direla azpimarratu nahi izan du, baina arazoa ez dela hainbestekoa: “Donostia ez da Bartzelona eta ez dago masifikatuta”.

Denis Itxasok ere zuzenean salatu zuen Ernaik deitutako mobilizazioa “urrezko arrautzen oiloarekin kontu handia izateko” eskatuz –turismoari erreferentzia eginez–. Manifestazioa “akats larria” dela gaineratu du. Ernaik kartel batekin erantzun dio.