argia.eus
INPRIMATU
Adingabe bat tiroz hil du Frantziako Poliziak Nanterren eta istiluak zabaldu dira
  • Kontrol batetik autoan ihes egin ostean tirokatuta hil du asteartean poliziak gazte bat. Protestak eragin ditu egunean bertan eta gutxienez 31 pertsona atxilotu dituzte.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko ekainaren 28a

Naël izeneko 17 urteko gaztea tiroz hil du Poliziak Nanterren (Paris kanpoaldean) asteartean. Gertaera bideoz grabatu du herritar batek eta berehala zabaldu da. Kontrol batetik autoan ihes egiten saiatu eta tirokatuta hil dute. Polizia atxilotu dutela adierazi du Mediapartek, gaztearen hilketa egotzita.

Poliziaren atestatuaren arabera, gaztea polizia harrapatzen saiatu zelako egin zioten tiro, ordu batzuen buruan zabaldu diren bideoek, berriz, gezurtatu egin dute. Ikus daitekeenez poliziek armak eskuan dituztela mehatxatu egiten dute eta gazteak alde egiten duenean tirokatu.

Azpikoa da gertaeraren unea jaso duen bideoa:

https://twitter.com/Cerveauxhttps://twitter.com/CerveauxNon/status/1673637987991670787?s=20https://twitter.com/CerveauxNon/status/1673637987991670787?s=20https://twitter.com/CerveauxNon/status/1673637987991670787?s=20https://twitter.com/CerveauxNon/status/1673637987991670787?s=20Non/status/1673637987991670787?s=20

 

Berehala protesta ugari

Protestak Frantziako Estatu osoan zabaltzen ari dira, Poliziaren eta manifestarien artean istiluak eraginez. Gutxienez, 31 pertsona atxilotu dituzte, astearte gauean. Gaztearen senitartekoek adierazi dute bi salaketa jarriko dituztela, bata hilketagatik eta bestea kontakizun faltsua zabaltzeagatik. Sare sozialetatik ekainaren 30eko manifestazioak zabaltzen ari dira, hainbat hiri eta herrietan antolatu dituzte.

Azpian istiluen zenbait bideo:

 

https://twitter.com/KJ003551 https://twitter.com/KJ00355197/status/1673984162959695872?s=20 97/status/1673984162959695872?s=20

Gehiegikeria poliziala

Hainbat gehiagikeria kasuren protagonista izan da Frantziako Polizia, horien artean 2005n hil zituzten bi gazterena. Poliziarengandik ihesi egiten ari ziren bi gazte hil zituen poliziak, eta istiluak zabaldu ziren Estatu osoan. Ezaguna da kasua 8.000 auto baina gehiago erre baitzituzten manifestariek eta 2.750 herritar atxilotu zituzten.