argia.eus
INPRIMATU
Bizkaiko langileen bidea urratzeko prest dira Gipuzkoako zahar etxeetan
  • Hilabete hasieran adierazi zuten bezala, ostegun honetan 30 eguneko greba hasi dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek; joan den ikasturteko borroka dinamikarekin jarraitu nahi dute.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 19a
Erresidentzietako langileak protestan. Argazkia: @erresidentziak .

Irailaren 19an hasita, urriaren 18ra arte iraungo du ostegun honetan hasi den greba deialdiak. Joan den ikasturtean egin zuten greba dinamikarekin jarraitu nahi dute, eta ostegun honetakoa 89. greba eguna dela gogorarazi dute.

Urtebeteko borroka

2018ko urriaren 26an egin zuten Gipuzkoako erresidentzietako langileek lehen greba eguna, eta ia urtebete geroago, egoera ez da konpondu. Orduan argi utzi zuten zaintza lanei ez zaiela garrantzirik aitortzen, ez eremu familiarrean ezta lan-merkatuan erez. 2018ko urri hartatik hona 89 egunez greba egin dute, eta Bizkaiko zahar etxeetako langileen eredua jarraituko dutela adierazi dute: 300 eguneko greba mugagabea egin zuten Bizkaian.

Prekarietatea eta matxismoa

Erresidentzietako langileek prekarioa eta generoaren araberako lan-banaketan oinarritutako lana dela diote; artikulu honetan horren inguruko klabe batzuk eman genituen.