argia.eus
INPRIMATU
28 gazteen aurkako auzia, epaiaren zain
  • 28 gazte independentisten aurkako epaiketaren ahozko saioa ostiralean amaitu da. Segiko kide izatea egotzita, irailaren 22an hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean haien aurkako auzia.

ARGIA @argia 2014ko abenduaren 19a
Gazte auzipetuei babesa erakustera joandako hainbat lagun, asteazkenean (Argazkia: Hodei Iruretagoiena ‏@hirual)

Astelehen honetan, gazteetako hamabiren kontrako akusazioak erretiratu zituen fiskalak.

Asteazkenean zen amaitzekoa epaiketa, baina azkenean ostiralera arte luzatu dute.

Defentsaren abokatuek euren ondorioak aurkeztu dituzte, eta ondoren gazteek hartu dute hitza. Epaileak, dena den, hitza ukatu die epaiketaren motibazio politikoa salatzeagatik Berriak jaso duenez.

Guztien absoluzioa eskatu du Defentsak, haien aurkako froga gehienak torturapean lortu zirela dioelako.