argia.eus
INPRIMATU
220 lagun bakartuta Gasteizen, horietatik ehun medikuak
  • “0 pazientearekin” harremanetan egon diren 220 pertsona bakartu ditu Osakidetzak, kutsatuta egon daitezkeelakoan. Era berean, koronabirusaren kasu positiboak 15 dira jada Euskal Herrian, Arabako bi kasu berri eta Bizkaiko lehenbizikoarekin.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 04a
Nekane Murga Osasun sailburua eta IƱigo Urkullu lehendakaria prentsaurrekoan.

15 kasu positiboetatik bost osasun langileen artean eman direla baieztatu du Nekane Murgak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Kasu gehien eman dituen herrialdea Araba da, hamar kasu positibo eta 220 bakartutako lagunekin. Bakartutakoen erdiak osasun langileak dira, Gasteizko Erakunde Sanitario Integratuko langileak gehienak.

Hala ere, Nekane Murgak ospitaleetan nahikoa osasun langile daudela adierazi du. ELAk egindako salaketa ukatu du, eta argudiatu du koronabirusa izatearen susmoa zuen medikuari froga medikurik egin ez bazitzaion “arrisku faktorerik” ez zuelako izan zela.

Momentuz Osakidetzak ez du aparteko neurririk hartuko, “birusari eusteko fasean” baitaude.