Zuhaitzak
Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du.
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuko egileekin elkarrizketa.
Elkarrizketa: Estitxu Eizagirre Kerejeta
Kamerak eta soinua: Eneko Arzuaga Iridoi eta Manex Moreno Uharte
Edizioa: Manex Moreno Uharte
Ezohiko prezioa: 50 euro. Liburu aberats honek prezio eskuragarri hau du, proiektu hau ongarritu duten Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 55 udalei esker.
Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau eta biokomunikazioaren esparruan jakintza areagotzea ekarri du, oraindik ikertzeko dagoen... [+]
Balears Verd mugimenduak anbizio handiko proposamena jarri du mahai gainean: uharteetako tenperatura bi gradu jaistea. Hori lortzeko milioi bat fruitu-arbola landatu nahi dituzte, horrekin lurrak birsortu eta uraren zikloa berreskuratuko dutela aurreikusita. Mugimenduaren bultzatzaile nagusi den Miquel Ramisek argi du helburu lorgarria dela, aurrekariak badaudelako. Uharte horiek muturreko egoerara bultzatzen ari diren turismo basatiaren eta kolapso klimatikoaren aurrean, oraindik borrokatzeko garaiz daudela errepikatzen du, irribarrea galdu gabe. Ez dira bakarrak.
Zurgintzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, izan itsas edo mendialdean. Baserri-dolareak dira horren lekuko, eta itsasontziak, “buruz behera dauden baserriak”, Jabier Lekuona arkitektoak dioen bezala. Bera izan da Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardo Forum jardunaldietako hizlarietako bat. Ondarea izeneko jardunaldi teknikoetan hartu du parte, Astigarragako (Gipuzkoa) alkate Xabier Urdangarin, arkitekturan doktore eta EHUko irakasle Ibon Telleria eta... [+]
Urtarriletik martxora bitarte luzatzen da frutarbolak lurrean landatzeko aroa. Landaketa egin aurretik, ordea, udazkena da mintegikoekin mintzatu, katalogoak aztertu eta eskariak egiteko garaia. Planifikazio hori are garrantzitsuagoa da bertako fruta barietateak landatu nahi dituzten etxeetan. Izan ere, aspaldiko fruta barietateak birsortzen dituzten mintegiak gutxi direnez, azkar bukatzen da urteko landare ekoizpena. Beraz, zenbat eta beranduago eskatu, orduan eta zailagoa izaten da... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna iparrorratz gisa harturik bideratuak izan balitz. Baina ez doa horrela: oihangintzako lobbyen presioaren pean makurturik, basoen mozketa masiboak bideratzen eta zegoen ekosistema aberats hori monokulturaz ordezkatzen dabiltza.
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–. Hirietan, gainera, zailagoa izaten da bero egun horiei aurre egiteko gune freskoak topatzea. Hain zuzen, gai horri lotuta dago Iñigo Azkarate arkitektoaren doktoretza tesia: estres termikoari aurre egiteko, hirietan zuhaitzek dakartzaten onurak aztertu ditu, arreta bereziki Bilbon jarrita.
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea, bioaniztasuna sustatzea eta jolaserako eta heziketarako baliabide izatea.
20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez. Ikerketa abiatu du udalak, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatu ditu EH Bilduk; otsailerako hainbat galdera argitu beharko ditu Jaurlaritzak.
Mendi sindikataren lurretan, Anauzen Munhoako mazelan, hiru hektareetan 300 bat arbol, mota desberdinetakoak ezarriko dira. Ihizi batasunaren biltzar nagusian aho batez bozkatua izan den proiektua da.
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.
Bizi kalitatea eta hiri bizigarriagoak helburu, zuhaitzak ez mozteko eta berauek babestu eta mantentzeko neurriak eskatu ditu Aliantza Berdea alderdiak, tartean zuhaitzaren estatutu juridiko bat sortzea.
Landarediak euskal toponimian duen garrantzia ebidentea da. Itsaso eta Itsasondo badaude Gipuzkoako barnealdean, ez da itsasoagatik, itsats edo isats landareari lotutako toponimoak direlako baizik. Zentzu honetan, Eibartik ekimen polita: izen toponimikoa duten herriko auzoetan, izen bereko arbolak eta zuhaixkak landatu ditu aurten udalak.
Sahara basarmortuaren hegoaldean, Ténéréko eskualdean, akazia batek iraun zuen urte luzez, 400 kilometroko inguruan beste zuhaitzik ez zuela. Zein zen sekretua? Akuifero bat eta inguruko nomadentzat tabua izatea, horra erantzuna. Harik eta kamioi batek bete-betean jo zuen arte.
Krimenen ikerketarako garai aproposa izango ote da uda. Ez dakit, baina hara-hona ibiltzeko joera handitzen den sasoi honetan zuhaitzei begiratzea proposatuko dizut. Eta zuhaitzen munduko krimenez jabetzea. Joan Tartasek 1666an argitaratu zuen Ontsa hiltzeko bidea liburua, gure hiltzea prestatzeko. Hauek, berriz, zuhaitzak ontsa hiltzeko bideak dira. Nonahi egingo duzu topo adibide eder askoekin.
Lehen ere idatzi izan dut berari buruz, baina landareek ez dute aspertzen. Aspertu ordez bueltan etortzen dira. Duela gutxi gertatu zait etxeko atarian: sua egiteko egur bila atera eta “hara, zer du zuhaitz horrek?”.
Etxe atzeko penditzean zuhaitz negarti bilduma jarria dut eta haien adar zintzilikarioen negarrak xukatzeko aldaparen beheko barrenean bizi da mukizapien zuhaitza, Davidia involucrata. Ezpeletako Bergara etxean 1826an jaio zen Jean Pierre Armand David Haltzueta apaiz... [+]
Gernikako bonbardaketaren urteurrenaren biharamunetan Hiroshimako alkate Kazumi Katsui eta Iñigo Urkullu lehendakaria ikusi ditugu pala eskuan zuhaitz aldaxka aldatzen Bizkaiko juntetxearen ondoan. Bakearen aldeko eta gerrako sufrimenduaren kontrako mezu sinbolikoa.
1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.
Lisboara joateko asmorik baduzu, Basílica da Estrela bisitatu gabe ez alde egin. Basilikara bertara sartu beharrik gabe, ziztrinkeria bat ordaindu, eta kanpoko aldetik erantsita duen eskailera kiribileko 114 mailak igo. Basilika osoa terraza handi bat da, teilaturik gabe. Bista izugarria: Tajo errioa, itsasoa eta Lisboako amaigabeko mendixkak. Aldamenean, atari aurrean, parke eder bat zuhaitz izugarriz tontorka.
Atzean, Klasiren komentua zena. Eta terrazatik, komentua begi bistan... [+]
Zuhaitzen balorea etengabe berritu eta gogora ekarri behar izateko odola behar da! Halakoxeak gara. Kopeta galanta eta gibela zabal askoa izango ditugu berriz ere... Azalaren lodiera ez aipatzeagatik.
Azala ere ihartu zaio, ia erabat, zuhaitz erraldoi bati. Amorrazio politarekin eman dit berria lagun batek: tragedia Vaucluseko departamentuko Monteux herrian gertatu da. Frantziako platano handienetako bat hil da. Platano arrunta zen, Platanus x hispanica, eta aurtengo otsaileko neurketaren... [+]
Landareen sentsibilitateaz eta inteligentziaz jabetzera iristen garenean beste era batera begiratuko diegu. Bitartean, bide horren jorran eta garbiketan lana suelto egin beharrean gara.
Gure ezjakintasunaren eta moztasunaren ondorioak hirietako zuhaitzek sufritzen dituzte gehien. Gehienen aburuz, zuhaitzek betebehar estetiko soila dute etxe inguruetan. Jende mordo bati “zikinkeria” sortzaile direla iruditzen zaio: hostoak botatzen dituzte, haziak, fruituak, adarrak... Sustraiekin... [+]
Uda iritsi da: zapla, muturrean! Hogeita hamar gradu erreetatik gora ibilita, kiskali gaitu. Baita itzaletan harrapatu duena ere. Bero saparen haize sargoriak itzala ere txigortzen du. Ohore handiena duen zuhaitzaren itzala izanagatik ere, erre!
Izan erre, nork ez du zuhaitzaren itzala maite? Maiz, zuhaitza bera baino gehiago estimatzen dugu bere itzala. Noiznahi epaitu, moztu eta merke asko emango genuke zuhaitza, baina sanferminetako eguzki lamatan bere itzal muttur hori garesti asko... [+]
Gure landare askoren jatorria izanik, ekialdera joateko edozein proposamen gogo onez hartzen dut, eta itsuskeria egitea kosta egiten zait. Hilabete bat edo bada Grezian izan naizela. Ahoa zabalik ez, lotsagatik, baina halatsu ibili naiz hango paisaietan. Itsaso ikusgarriak, olibondo (Olea europaea) eta zitriko (Citrus sp.) sailak eta elurmendutako mendiak argazki berean. Lur haietan izaten naizenero Federiko Krutwig handia etortzen zait gogora, areago maiatzeko lorediaren emana eta bere usain... [+]
Arbolari bezalaxe zuhaitzari agaia jarri eta adarrei goian eustea kultura da. Jakintza handia, kultura. Bestela adarrak hautsita eta desitxuratuta, zarrapastroso litzatekeen landare tzarrari lagundu, eta era berean etorkizun berri bat eman. Kultura: landu. Hazten lagundu. Zenbaitetan baita zeharo bestelakoa izango den landare bat izateraino ere. Bere buruaz beste landare bat egiten dugu.
Adibide polita bezain ikusgarria dute Formenteran. Ikusgarria bai, benetan, bisita bat merezi duten... [+]
Kaixo Jakoba. Zuhaitzak aldatzeko sasoia dela irakurri berri dizut; nire limoiondoa lekuz aldatzeko ere garai ona al da? Ontzi handi xamar batean daukat, baina haizeak etengabe botatzen zuela-eta, Gabonez geroztik paretaren kontra daukat estu-estu. Ez dut lurrik baina eskatuko nuke lur pusketa bat hura landatzeko. Zer iruditzen zaizu?
Ana Aizpurua (Aginaga).
Zuhaitza landatu berria da. Berarekin batera aldamenean sartu dugun hesolari lotu eta alde ederrean itsatsiko da. Zazpi haizeekin jolasean eta ekaitzekin dantzan ikasten duen artean, sustraiek, hazi eta hazi, eutsi eta eutsi, luze-zabal-sakonean ederki miatuko dituzte inguruak bizitzeko hazkurri bila. Lurrari lotzen eta atxikitzen den artean, hesolaren lana ez da nolanahikoa. Zenbaitek estu-estu lotzen diote zuhaitza: okerreko hutsegitea. Lotua baina mugitzeko adina lasai izan behar du... [+]
“Sustraietatik / buruko zozoraino / oro da zuhaitza”, idatzi zuen Josetxo Azkona poetak. Ez dut zuhaitzak burutik kentzerik. Urte pare bat badaramat etxerako sarrerako bidea hasten den txokoan jartzeko zuhaitz bat aukeratu ezinik. Toki deigarria da, eta bertan jartzen dena nabarmena izango da beti. Bertan bizi izan da, urte batzuez, gure aitak elorri zuri (Crataegus monogyna) baten gainean txertatutako mizpirondo bat (Mespilus germanica). Urte pare horixe da hil zela, eta harrez... [+]
Arrasaten, Arrasate Pasealekuan plaza koxkor berri batean zuhaitz bat jarri nahi eta jendeari galdetu diote ea zer nahiago duten: haritz kanduduna (Quercus robur), pago gorria (Fagus sylvatica “Purpurea”), ezkia (Tilia sp.) edo astigar zuria (Acer pseudoplatanus). Pagoak bereganatu du parte hartu dutenen gogoa. Honez gero aldatuko zuten. Hautaketarako zuhaitz aukera prestatu zuenak jakingo du lau horiek proposatzearen zergatia. Zuhaitz horrek zer etorkizun izango duen jakinaren... [+]
Kaixo Jakoba. Etxe pareko lizarrak nahi baino gehiago ari dira hazten goraka eta mozteko garai ona zein den jakin nahi nuke. Eskerrik asko.
Beñat Otegi (Itsasondo).
Landare batzuek ohitura berezia dute: zimelkorrak dira, martzeszenteak. Hostoak zimeltzen dira, baina ez dira erortzen eta hurrengo udaberria iritsi artean bertan zintzilik irauten dute. Izerdi berriak begiak puzten dituenean txortenaren heldulekua hautsiko da, eta erori. Ametza (Quercus pyrenaica) eta erkametza (Quercus faginea) dira zimelkor ezagunenak. Xarma (Carpinus betulus), gaztainondo (Castanea sativa) eta pago (Fagus sylvatica) batzuek ere joera hori erakusten dute. Ederki jantzita... [+]
Alesagarrondoa edo mingranondoa (Punica granatum), espainolez “granado” deitzen dute, frantsesez “grenadier”. Azken aldian diru publikoetan lotsagabe eskua sartu eta lapurretan ibili diren politikari batzuk harrapatu dituztela eta polizia operazioari Púnica deitu diote. Etxeko atarian alesagarrondo polit bat dut, Olideneko Mertxe Konpaxa-k oparitua. Urte sasoi honetan ematen du fruitua. Benetan oparoa da landarea, dotorea eta emailea. Egun hauetan sekula baino... [+]
Platano jokoa, jaun-andreak! Irailaren azken igandea da eta, urtero legez, Enrique Abril oiartzuarraren izena daraman errebote txapelketa jokoan da Gipuzkoako errebote plazetan. Bizirik dirauten plazetan: Zubietan, Villabonan eta Oiartzunen. Beste makina bat hor dago, aspaldiko urtetan pilota punpa eta erreboterik sentitu gabe. Okerragoko atarramentua izan dute erail dituzten plazek: Segura, Usurbil... Erreboterako gauzaez.
Gaur Zubietan da partida. Zubieta eta Donibane Lohizune, Zubieta... [+]
Hostazuria (Sorbus aria) gure lurretako genero garrantzitsu batekoa da, Sorbustarrak. Zuritik asko du zuhaitz honek: hostopeko barban sarria eta lore multzo ikusgarriak. Gero gorrirako bideak ere hartzen ditu: loreak pikor ale gorri-gorriak emango ditu, txoriak erakarri eta fruitua janez haziak barreia ditzaten. Zura ere zuri eta gorri artekoa du. Batzuena zuriagoa, gorriztagoa besteena. Denena ona, ebanista zurgin eta arotzen gutizia. Gaur egun ale gutxi batzuk besterik ez dira geratzen... [+]
Algarrobondoaren tankerakoa da Judaren arbola. Ceratonia siliqua bat eta Cercis siliquastrum bestea; zientzia-izen binomialak ederki jaso zuen: siliquastrum izenak siliqua-ren antzekoa adierazten du. Biek lore gorrizta deigarriak dituzte, adar puntta berrietan eman beharrean zura zaharrean ere irekitzen dituztenak, eta haziak leka ilunetan ontzen. Jatorriak ematen ote die tankera? Mediterraneoaren haranzko aldeko muturretik ekarritakoak dira biak. Handik ekialdera, batek daki... [+]
Fruituetan haziak hedatzeari utzi dio pikondoak (Ficus carica). Haginari (Taxus baccata), lizarrari (Fraxinus excelsior), arteari (Quercus ilex), intsusari (Sambucus nigra) eta zeregin espirituala izan duten zuhaitzei gure etxearen aldamenean toki esanguratsuena kendu zienetik, antzutu egin du bere burua. Irratian dudan aholku programan, behin batean, etxe ondoan pikondoak dituzten etxeetan zoritxarra jabetzen dela iruditzen zitzaiola esan zuen entzule batek. Ez zait berehalakoan... [+]
Azken hogei urte hauetan zenbat zuhaitz hil ote dugu desbrozadora edo motosegaz? Milaka eta milaka. Herritarron ondarearen puska eder bat. Herrietan eta hirietan belazeei motz-motz eutsi behar horretan desbrozadora lanabes nagusi bilakatu da. Malgua da eta beste tresnak iritsi ezin diren bazterrak, zintarri-ertzak eta zuhaitz ipurdiak garbitzeko egokia da. Eta makina darabilenak ez daki zuhaitzen berri. Eta ez daki azala joz gero zauri latzak egiten direla. Eta zauri horiek izerdiaren... [+]
Kaixo Jakoba! Etxerako ekoizten duen baserritar txikia naiz, eta kalitatea ikaragarri estimatzen dudanez, saiatzen naiz dena ekologikoan egiten, Oraindik denbora gutxi daramat eta zalantza askorekin egiten dut topo. Horiekin lotuta, hiru galdera egingo dizkizut:
Bi urte inguruko sagar landareak ditut aurrez pinudia izandako tokian sartuta. Lurra nekatu samar dagoela deritzot, ez baitira asko hazten. Satsik ez dudanez, zein mineral klase bota niezaioke?
Adarrak kimatzea txarra dela aditua dizut; hala ere, adarrak okertzea komenigarria da?
Gaixoa sartuta daukan gaztaina landareak hesoletarako iraupen aldetik gorabeherarik badu?
Xabier Herrarte (Aramaio).
Kaixo Jakoba. Mandarinondoa erosi genuen aurrekoan, Elgoibarretik Azkarate bidean eguteran daukagun lursailean (itsasmailatik 400 metrora) landatzeko asmotan. Entzuna dizugunez, fruitu-arbolak ilbeheran landatu behar dira. Zer aholku emango zeniguke? Lekua egokia al da mandarinondoarentzat?
Aitziber Dorronsoro (Deba).
Neguroko erretolikarekin nator. Ez bainaiz berehalakoan etsitzen duen horietakoa. Urte amaierako solstizioa, egun motzenak amaitu direla ospatzera joan naiz Bilbora. Arte Ederretako Museo ederrean dauden Jose Maria Ucelay margolari bermeotarraren kolore izokinkarako lainoak dituzten bi margolanak ikustea zen ospakizuna. Hor atera naiz museotik, pozik. Eta museoa inguratzen duten platano (Platanus x hispanica) galanten aldamenean horra miseria. Argazkiko espaloiko platanoak eta bere lagunak... [+]
Inguruan harrapatzen duen edozein animalia horditzen duen Buddleja davidii, tximeleten zuhaitzetik, tximeleten antza handiena duten animalia hordituzaleenetara, poetetara. Ez dakit zer kutsu hartu zidan Mertxek, lagun baten amak, orain dela batzuk nire urtebetetze egunean landare jakin bat oparitu zidanean. Poeten gogoko landare bat, mingranondoa edo granadondoa, Punica granatum. Muturraren aurrean daukat oparia, oparo loretan, eta neuk ere zurrukutun dut. Al-Andalusen poeten kuttunak ziren... [+]
Jean Pierre Armand David Halsouet (1826-1900) apaiz naturazale ezpeletarra zientzialari euskaldunen artean gorenetakoa izango dugu. Hil zen urte berean Manex Hiriart-Urrutik Eskualduna astekarian idatzi zuen “Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat” zela. Eta guk, berari buruz zipitzik ere jakin ez. Gure utzikeriaz baita ere, frantses zientzialari bezala ageri da ia beti.
Mukizapien zuhaitz dotoreak bere izena darama, Davidia involucrata. Ez da bakarra... [+]
Otea, Ulex europaeus, bezalako landare jendea negutik udaberrirako Erromako zubiaren sasoian hori kolorearen bueltan loratu ondoren, zurirantz joko du loragintzak. Udaberriaren apirila da hemengo lore-sasoi nagusia. Kolore guziak bat datozen zuriaren bidetik, Prunus avium, gereziondoaren ondoren, sagarrondoa (Malus x domestica) eta elorri zuria (Crataegus sp.) bezalakoen loreen loratzea hemen da. Baita kanpotik ekarri eta kopla handirik gabe etxekotu dugun sasiakazia ere, Robinia pseudoacacia... [+]
Kaixo. Argituko zenidake nola lortu haginaren landarea haziak erabiliz? Hozkailuan gordeta dauzkat eta zenbaitetan ahalegindu naiz baina alferrik. Mila esker.
Maite Madariaga (Bilbo).
Almeza bat (Celtis australis) eduki dugu etxean azken hamabost urteotan. Gasteizko parke batean hartu genuen hazia; tetra-brik batean eman zuen haurtzaroa; lorontzi txiki batera pasa genuen gero, batzuetan hotzez, bestetan egarriz… Egundoko kalamidadeak pasarazi dizkiogu gizajoari. Azkenean nahi gabe bonsaitu dugu, ez baitu metro erditik gora egin. Eta kontzientzia txarrak eraginda, amonaren baratzean landatu dugu. Zer espero liteke orain? Berreskuratuko al du galdutako denbora? Hartuko al du inoiz Madrilgo Prado museoaren aurrean dagoen almeza tantaiaren neurria?
Martin Rezola (Gasteiz).
Kaixo Jakoba, galdera hauek egin nahi nizkizuke: Tolosaldean ondo ematen al du borraja landareak? Noiz  aldatzen da? Zein baldintza behar ditu? Eta bestetik, mimosa etxe ondoan ez aldatzeko entzun izandu dut.  Sustraiak oso luze eta sendoak al ditu ba? Aldez aurretik mila esker. Regina Tolosa (Amezketa).
Kaixo lagunok. Gaztainondo txiki bat daukat loreontzian eta lurrean sartu nahi nuke, oraintxe bertan egin dezaket ala otsail aldera arte itxoin behar dut? Eskerrik asko eta hurrena arte.
Ima Etxeberria (Donostia).