Zinemaldia 2019
Keinuen segida bat da zinema, keinuen sekuentzia bat. Zinemagileak etengabe keinu egiten dio kamerari, haren aurreko paisaiari, pertsonaiari, objektuari. Keinua galtzen bada, galdu egiten da zinema, galdu gizatasuna. Zinema, keinua eta gizatasuna zaintzen dituen espeziekoa da Ken Loach zuzendari ingelesa (Nuneaton, Warwickshire, 1936). Donostiako Zinemaldian izan da aurten; Sorry We Missed You filma aurkeztu du Perlak sailean, aurrez Canneseko jaialdian publikoaren eta kritikaren oniritzia jasota.
Satorrak bogan daude zineman. Izibene Oñederraren satorrek, euren sinbologia nahiz konnotazio propioak dituzte ordea, eta deitu ere, bere molde propio zein ederrez deitzen ditu. Animazio irudietan islatu ditu eta mikroipuinen gisara plazaratu du Lursaguak. Zinemaldian aurkeztu eta munduan barrena dabiltza lur sakonetatik aterata.
Salda edo zopa bero batekin alderatzen du bere zinema; soila eta konplexua aldi berean. Ez hain estimatua azukrez eta kimikaz jositako garai posmodernootan, baina aterpe bital bat eskaintzen duena. Cannesko jaialdian gozo hartu zuen kritikak zein publikoak O que arde filma. Donostiako Zinemalditik igaro zen ondoren eta lurrin xehe sakon bat utzi zuen su hark. Zinema areto komertzialetan da orain.
Ez da izan inondik inora Zinemaldian gehien aipatu den pelikuletako bat, ukitzen dituen gaiak eta filma egina dagoen modua bera ere halakoak direlako, baina Jean-Gabriel Périot zuzendariaren Nos défaites-ek ikustaldi bat merezi du, artefaktu bitxia baita, ezohiko dokumental bat, diskurtso politikoen eraginkortasuna auzitan jartzen duena.
Takashi Miike Audition filmari esker ezagutu genuen, 1999. urtean. Plural horrek badu maiestatikotik –nik bederen orduan izan nuen Miikeren berri estreinako aldiz–, baina plural normala ere izan daiteke, susmoa baitut ez direla guti Miike beldurrezko filmen bidez ezagutu dutenak.
Sail Ofizialetik kanpoko filmetan sua izan da errepikatu den elementuetako bat, piromaniarekin lotuta O que arde lanean, eta istripu gisa planteatuta Ema film txiletarrean. Oliver Laxeren pelikularen kasuan sua koadro barnean sartzen da; Pablo Larrainenean, aitzitik, koadroz kanpo. Bi kasuetan du, halere, gatazka nagusiarekin zerikusi zuzena gaiak. Sua bezalako objektu estetikoak erakargarri bihurtzen du irudia zinematografikoki pentsatuta.
Bi irabazle garbi eta zenbait tendentzia utzi ditu Donostiako Zinemaldiaren 67. edizioko palmares ofizialak.
Zinemaldiaren sari-banaketak bi pelikula nabarmendu ditu besteen gainetik: Paxton Winters zuzendari brasildarraren Pacificado-k irabazi du pelikula onenaren Urrezko Maskorra eta beste bi sari ere lortu ditu: Bukassa Kabengelek jaso duen gizonezko aktore onenarena eta argazki onenarena.
Jada hiriarekin sinbiosi bat gertatzeko bidea har zezakeenean amaituko da astebete luze iraun duen zinemaldia. Akaso suitzar aktore batek Bagerak banatutako kanpotarrentzako euskara hiztegian ikasitako hitzak buruz esateko gai izan da gaur, edo abortuaren aldeko argentinar feministek ezagutu egingo zituzten jada euskal emakume taldeak. Agian, guztiz kontrakoa, hondartza inguruetako komertzioetako langileak kokoteraino daude ingelesez eskatzen duten atzerritar handiusteez eta desiatzen ari dira kontua normalitatera itzul dadin. Izan batera edo bestera, ez dago erabakiak hartzeko aukerarik; bihar izango dugu sarien berri, eta etorri bezala desagertu egingo dira filmen kartel erraldoi eta alfonbra gorriak. Ageriko diren arrasto horiek, behintzat.
Zinemaldia bere helmugara iristen. Ia film guztiek izan dute beren lehen emanaldia, eta haietako gehienek, medioetan kritika. Ikuslegoak, beraz, ez du ausaz jokatzen jada. Behin baino gehiagotan entzun ditut ondokoak esaten: "Hau ondo jartzen dute, ondo egongo da" edo "ez da gelditzen sarrerarik honetarako, eta damu naiz beste hau hartu izanaz". Predisposizioak bere papera du, eta ezin jakin genezake filmaren gainean duen eragina; ez dagoela inozentziarik, argia da behintzat.
“Batzuetan gertatzen da, film bat amaitzen den lekuan segitzen duela hurrengoak, programatzaileek edo zoriak Zinemaldiko film guztiak josita metafilm erraldoi bakar bat egin nahi izan balute bezala”. Harkaitz Canok atzoko zutabean idatzitako esaldi horri bueltaka nabil, lehiaketa ofizialaren barruko azken pelikula ikusi dugun egun honetan. Metafilm erraldoi bakar bat: gutako askoren buruan hori bihurtu da dagoeneko joan den ostiraletik ikusi dugun guztia. Eta ez derrigorrez film batzuek besteekin loturak dauzkatelako; memoriak, edizio-gela kaotiko horrek, aliritzira aukeratzen du bakoitzetik txatalen bat eta besteekin lotu, collage kubista ulertezin bat osatzen joateko.
Zinemaldiaren seigarren eguna eta azken txanparen hasiera da. Asteazken honetan gauza harrigarri bat gertatu da: badakizue nola filmen aurretik jazz musika dirudienaren nota batzuk entzuten diren, zinemaldiko leit motiv antzera? Eta jendeak txalo egiten duen, erritmoa jarraitzeko... bada gaurkoan txaloak aretoan argia bera itzali aurretik hasi dira, eta ia behartuta sentitu da filmaren introa ikuslegoaren erritmora egokitzen. Badirudi Mahomak lortu duela mendia berarengana mugitzea.
Eguneko eta segur aski Zinemaldi osoko “baina zer ostia?” momentua bizi ahal izan dugu La hija de un ladrón filmaren prentsaurrekoan.
Euriak hasi eta bukatu du eguna, tartean eguzkia atera bada ere. Zinemaldia guztiz donostiartu da, auzo berri bat sortzeko prest egongo balitz bezala. Zinemazaleari pazientzia agortzen hasi zaio: nahiago du pintxoak jatera joan Abuztuak 31ra filma aspergarri bat ikusten gelditu baino. Bat baino gehiago ikusi dut aretotik altxatzen, saioaren erdian. Baina jaialdiak aurrera darrai.
Beti deitu izan didate arreta Zinemaldia jarraitzen duten atzerriko korrespontsal eta kritikari batzuek. Konkretuki, adinean aurrera samar joanak dauden horiek. Beraien ile zuriak, ibiltzeko modu zahartritikoak, bazkalosteko paseetan egiten dituzten zurrungatxoak. Siesta horien ondoren idatziko dituzten kronikak eta kritikak irakurriko nituzke denborarik izango banu, askotan galdetzen diot nire buruari zer arraio kontatuko duten lepoa kulunka dutela ikusi dituzten pelikulez. Gauza bat segurua baita: areto barruan esna mantentzeko ahalegina egin dugunok baino irudimen handiagoa jarri behar izan dute artikulua osatzeko. Jende horrek ofizioa dauka. Jende horrek bizi osoa darama pelikulak ikusten. Jende horrek merezi zuen omenaldi bat eta Sail Ofizialak gaur egin die, asteartea hirugarren adinekoen eguna izan baita Zinemaldiko pantailetan.
Iritsi da zinemaldia bere meridianora. Hiritarra ohitu da zinemazaleen itxurara, eta ikuslegoa aretora. Bat baino gehiago lo aurkitu dut emanaldietan, inguruarekin konfiantza hartuta edo. Zuzendariei galderak egitea ere ohiko bihurtzen ari da. Beste egun bat, saioetan.
Ia artea bezain zaharra den dialektika baten lekuko izan gara astelehen honetan Sail Ofizialean: zer da garrantzitsuagoa, istorioa ala hura kontatzeko modua? Edukia ala forma? Adiskide kultureta zinezale eusnob maitagarriok, badakit horrelako galderen aurrean tokatzen dela esatea istorio guztiak kontatuta daudela eta, beraz, apustu formalen bidez ireki daitezkeela nagusiki giza-adierazpenarentzat esparru berriak eta abar eta abar. Teorikoki nik ere hori defendatu beharko nuke, are gehiago euskaldunona bezalako testuinguru kultural batean, zeinean edukismoa den oraindik gaitz nagusia. Baina gaurko pelikulei dagokienez, nire konbikzioak zentzu komunaren filtrotik pasa beharrean naiz.
Igandeko Zinemaldia euritsu esnatu da; atzo baina hutsagoak kaleak, eta loago aurpegiak. Norbera hasi da neurtzen zein ordutan egin behar diren ilarak, aretoko zein eserleku gustuko duen bakoitzak, eta zenbat dezibeleko soinua aguantatzeko gai den. Lehen egunetako Zinemaldia heldutzen ari da.
Zine aretoak ez dira munduko lekurik onena klaustrofobikoentzat: itxita daude, ilunak dira eta pasillo baten ondoko eserlekua hartu ez baldin baduzu, ez da hain erraza izaten nahi duzunean altxa eta ateratzea. Eskerrak hasieratik jakin dezakezula zenbat denboraz egongo zaren isolamendu-egoera horretan: zinefilo handienek ere irten behar izaten dute noizbait aretotik eta, Zinemaldia jarraitzen ari bazara, efektu terapeutikoak dauzka pelikula eta pelikula artean aire pixka bat hartzeak. Kanpora irten ezin duten pertsonaiak ikusi ditugu Sail Ofizialeko hirugarren egunean. Batzuetan, kalean oin bat jartzeak larrua jokatzea esan nahi duelako. Beste batzuetan, beren buruari eraiki dioten kaiolan harrapatuta daudelako. Edo bizi diren herriko idatzi gabeko legeek harrapatuta bizi direlako.
Zinemaldiko bigarren eguna, larunbata. Kaleek betetzen jarraitzen dute, eta uda giroa antzezten du asteburuak. Sail ezberdinetan elkarrekin lehian dabiltzan filmen ondoan, bada elkarren artean lehiatuko ez diren filmen sorta bat: Kimuakeko filmak dira, Zinemira sailaren baitan ikusi ditugun 7 euskal laburmetraiak. Ekainean hautatuak izan ziren eta Principe zineman izan dira gaur ikusgai prentsa eta gonbidatuentzat. Aukeratuen artean behin izanik, elkarrekin aurkeztu dira gaur, eta bere bidea hartuko du film bakoitzak hemendik aurrera.
Aukeratu bizitza, aukeratu lanpostu bat, aukeratu karrera bat, aukeratu familia bat. Aukeratu ostiaren handia den telebista bat. Aukeratu arropa-garbigailuak, autoak, telefonoak eta patinete elektrikoak. Aukeratu bizitza, bizitza, azken finean aukeratzea baita, Trainspotting filmeko protagonistak pelikularen hasieran esaten zuen eta Zinemaldiko Sail Ofizialaren bigarren egunean erabakiak hartu behar dituzten pertsonaiak ikusi ditugu pantailan. Baina hemen film horiek egin dituzten ekipoek hartutako erabakiez hitz egiteko gaude.
Ostiralez eman dio hasiera Donostiako Zinemaldiak zinema proiekzioei. Festibaleko lehiaketa ofizialaren irabazleak nortzuk izango diren hurrengo ostiralean jakingo dugu, baina Sail Ofizialetik kanpo ere Zinemaldi asko dago: beste festibaletako Perlak, gaur-gaurko gaiekin lotutako dokumentalak edo lan esperimentalagoak ikusteko aukera izan dugu lehen egunean.
Blackbird izan da aurtengo Sail Ofiziala ireki duen filma. Roger Mitchell zuzendariaren lanak publikoaren emozioak azalerazi ditu.
Ostiral eguerdian jarriko da abian Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 67. edizioaren lehiaketa ofiziala. Roger Mitchell zuzendari hegoafrikarraren Blackbird filma, David Zonana mexikarraren Mano de obra eta Alejando Amenabar espainiarraren Mientras dure la guerra daude ostiral honetako egitarauan.
Zinemaldiko Donostia Saria jasoko du aurten Costa-Gavras jatorri greziarreko zuzendari frantziarrak. Ibilbide oso bati egindako aitortza da, 1960ko hamarkadaren erdialdetik gaur egun arte ikuspegi kritikoz landutako zinemagintzari. 2016an izan zen azken aldiz Gipuzkoako hiriburuan ekitaldi publiko batean: Euskadiko Filmategiak solasaldia antolatu zuen berarekin eta Imanol Uriberekin. Ekitaldi horren aurretik egindako elkarrizketa honetan, bere ibilbideko film garrantzitsu batzuk aletzeaz gain, zinema ulertzeko daukan era pertsonalaz jardun zuen.
Zinemaldiko txartelegi digitalaren problemak gorabehera, hona hemen bost pelikula, oraindik eskuragai daudenak eta ikusi ez ditudan arren, sekulako itxura dutenak, haien tituluak hedabide handien titularretan gehiegi agertuko ez diren arren.