Tafalla
2026 honetan, Tafallako eskola publikoaren D ereduak hamar urte bete ditu, eta une ezin hobea da gaur egun bizi dugunarekin amets egiten zuten hainbat eta hainbat jenderi eskerrak emateko.
Mugarri baten hamarkada ospatzen dugu, baina ez zen zoriaren emaitza izan, konbentzimenduarena baizik. Jende askoren ahalegin eta iraunkortasunari esker egia den proiektu bat ospatzen dugu.
2016an hasi zen proiektua, hamabost familiak euskarazko hezkuntza publikoaren aldeko apustua egin zuten, eta gaur... [+]
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 29an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Joanes Illarregik (528.0) Leitzako bertsolariak. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen zaie eta atzera egiteko eskatuko diote. Atzo, Tafallako eta Erriberriko ikastetxeek elkarretaratzeak egin zituzten ikastetxe aurrean.
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta txikiak auto-antolakuntzan. Postuetan kilometrorik gabeko trukeak. Keinu txikiak, urrats handiak. Hariak ehuntzen, sarea eta konspiraziorako tartea. Hori guztia eta gehiago, maiatzaren 24an, Tafallan.
Konspirazioa... hori... [+]
Oraingoz Nafarroan, 53 izango dira estatuaren biktima aitortuak eta horietatik 27 torturaren biktimak. Floren Beraza, Txaro Buñuel, Cecilio Ruiz, Patricia Perales eta Izaskun Juarez dira aitortutako torturatu berriak.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen; trantsizioan zinegotzi Tafallan; memoria historikoaren ikertzaile sutsua; Txalaparta argitaletxearen sortzailea. Euskal Herriaren historiari buruzko liburuak ere plazaratu ditu. Metropoli Forala saioan elkarrizketa pertsonala egin diogu.
<audio controls="controls" controlslist="nodownload" src="https://www.argia.eus/fitxategiak/ckfinder/files/EUS_proxy_00021005.mp4"> </audio>
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan, hegoaldetar euskal gaixoon ideia turistiko propioa côte Basque-ri buruz, ez duena antzekotasunik, e, horrenbeste kritikatzen den frantziar eta ingelesen begiradarekin alderatuta. Baina kritikagarriak, biak. Enpin,... [+]
Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.
Euskal Herria zatituta eta espainolista nahi duten horien aurrean, Nafarroa Euskal Herria dela argi esan eta herri hau askatasunera eramateko prest daudela erakutsi du gaur Tafallan Ernaik.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi utziko diegu”.
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio eskaerari, baina ez dute lortu aurrera ateratzea eta, programatuta zegoen bezala, 18an joko du taldeak.
Erdialdeko Euskal Jaia larunbatean ospatuko da Tafallan egun osoko eta adin guztietarako egitarauarekin, euskarak eta bere kulturak Erriberriko merindadean daukan errotzea erakusteko helburuarekin.
Nafarroako Erdialdeko Euskal Jaia ospatu zen larunbatean Tafallan, Agerraldiak antolaturik. Hamarkadetan euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lana aitortu eta etorkizunean bide berdinean jarraitzeko desirarekin ehunka lagun bildu ziren jai giro apartan.
Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki pleurako minbizia diagnostikatu diote, garai hartan arnastutako amianto hautsak eraginda. Bere ibilbide osoaz gain, mundualdiko azken hilabeteotan zertan ari den kontatu digu elkarrizketan. Bukatzean ondoko gelan, apalategien artean, ahopeka kantatzen sumatzen dugu, berak bildutako jota heretiko horietako bat, seguruenera. Irribarretsu agertu da eta liburu eta antzinako Euskal Herriko mapa bana eman dizkigu opari.
Hori salatu du Sustrai Erakuntza elkarteak. Azaldu duenez, Nafarroako AHTk eta beste hainbat egiturek inguratuta gera daiteke aintzira, batzuk jada eginak daude eta beste batzuk eraikitze bidean dira.
137 udal langile daude Tafallan, eta horietatik lau lanpostuk besterik ez dute eskatzen euskaraz jakitea; gainontzeko postuetan euskarak ez du "meritu gisa" ere balio, Administrazioan Euskaraz Taldeak jakitera eman duenez.
Azaroaren 25ean justizia feminista eta autodefentsa feminista aldarrikatu zituzten Euskal Herriko hamaika herri eta hiritan, baina erasoek ez dute etenik izan asteburuan: 18, 34, 35 eta 36 urteko lau gizon atxilotu dituzte, indarkeria matxistari lotuta, Tuteran, Tafallan, Errenterian eta Gasteizen, hurrenez hurren.
Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik, Tafallako Ikastolak mende erdia darama haurrak euskaraz hezten, eta han ospatu dute 2022ko Nafarroa Oinez festa; bestetik, Larragako eskola publikoko gurasoak mobilizatzen ari dira Nafarroako Gobernuak dagokien D eredua baimendu diezaien.
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari puzka. Hordago, Errigora eta Agerraldiko kideekin hitz egin dugu euskararen aldeko uzta berriaz.
Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara ereitera" joandako herritarrei, eta lanean aritu diren mila bolondresei. Tafallako Garces de los Fayos ikastolak lekukoa eman dio hurrengo urtean jaia antolatuko duen Etxarriko Andra Mari ikastolari.
Bestelako kontsumo ereduak ezartzeko adibide praktikoak ikusteko aukera izan da Tafallan antolaturiko Burujabetza Egunean. Ondalankoop eta beste hainbat kooperatiba eta elkarteak bildu dira sistema kapitalistari alternatibak eskaintzeko helburuarekin.
Sistema kapitalistari aurre egiteko eta bestelako kontsumo ereduak ezartzeko hitzordua antolatu dute hainbat eragileek Tafallan irailaren 17an. Multinazionalak gure egunerokotasunetik baztertzeko deia zabalduko dute jardueraz beteriko egun batean.
“Mota askotako azpiegiturek gurutzatzen dute gure herria: autobiak, gasbideak, AHTak, goi tentsioko lineak, barianteak… eta horri, gainera, herriguneraino iristen diren nekazaritzako lur intentsibo industrialak gehitu behar zaizkio”. Horrela deskribatu du Tafallako egoera Mauricio Olite Arizek, Berdesia elkarteko lehendakariak. Inguru ez oso osasuntsu eta paisajistikoki gogor batean bizi zirela ikusita, zerbait egiteko beharra sentitu zuen herritar talde batek 2016an, eta Berdesia proiektua abiatzea erabaki zuten. Helburua, barrera moduan funtzionatzen duten azpiegitura horien mugen barruan, behintzat, "biodibertsitate handiko babes berdea" eraikitzea da. Baso perimetrala deitzen diote gune horri.
Guneak 5.000 metro karratuko azalera hartzen duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Hasierako ikuskapenekin, Bigarren Burdin Aroko piezak izan daitezkeela azaldu dute. Arkeologia lanak laster hasiko dira, baina ez diote AHT eraikitzeko epeei eragingo.
Abiadura Handiko Trenaren aurka eta Tren sozialaren alde egiteko hamarnaka lagun bildu ziren igande honetan Tafallako tren geltokian. Egungo prestazio handiko tren proiektuarekin Tafallako eskualdea tren geltokirik gabe geratuko da.
Apirilaren 10, 11 eta 12an Uxue, Erriberri eta Tafalla gurutzatuko du BidEHbat ekimenak. Tailerrak, hitzaldiak, kontzertuak, kale animazioa... Eskaintza zabala antolatu dute.
Sustrai Erakuntza Fundazioak azaldu duenaren arabera, erabakiak zerikusia du Abiadura Handiko Trenaren inbertsioarekin. Espainiako Estatuan 140 lehiatila baino gehiago itxi dituzte jadanik trenbide kobentzionalaren sarean.
Hastapenean pantaila haundi batean ikusi dira Tafallak joan den uztailean jasan zituen uholde eta makur haundien irudi harrigarriak. Kantaldia hasi aintzin, Iñigo eta Joxe Mari bi tafallarrek kondatu dute bizi izan zutena.
Algortako eta Donostiako atxilotuei sexu erasoak leporatu dizkio Ertzaintzak. Tafallan gizonak bikotekideari eraso egin dio, eta ospitalera eraman dute emakumea.
Leozko Udala Nafarroako Baldorban kokatua dago, Tafallatik hurbil, herri horren iparraldean. Hamahiru herrixkak osatzen dute. Alberto Irisarri Ojer horietako batean bizi da, Iratxen, eta Leozko udaleko zinegotzia ere bada. Tafallarekin alderatuta etxeetan eta inguruetan ez, baina lurretan kalteak handiak izan dira. Arazo larriena, edonola ere, komunikazio bideekin dute, eta ez dirudi epe laburrean konponduko denik.
Tafallan eta inguruko herrietan izandako uholde larrien ondoren, herria normaltasunera itzultzeko lanekin jarraitzen dute. Auzolanean ari dira lokaztutako kaleak eta etxeak garbitzen eta Euskal Herri osoko jendeari laguntza eskatu diote.
Tafallar guztiek bezala, gertutik bizi izan ditu aste honetako gertakari lazgarriak Haizea Lizarbe Bonetak. Kalteak "ikaragarriak" izan dira, eta larriena atzean utzi badute ere, hondamendiaren arrastoak eta ondorioek luze iraungo dutela uste du. Hunkituta azaltzen da herritarrek emandako elkartasunezko erantzunarekin.
Igande eta asteleheneko euriteak direla eta, Zidakos eta Sansoain ibaiek gainezka egin dute, eta kalte material eta humano larriak eragin dituzte Tafalla eta inguruko herrietan. Berriak jakinarazi duenez, Ezporogi inguruan aurkitu den gorpua 25 urteko atarrabiatar batena da.
Huerta de Peraltako langilearekiko elkartasun kanpaina aurkeztu dute Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean. Joan den abenduan aurrera eramandako greba eta gatazkaren ondorioz Abdenabi Mellasek bi urte eta erdiko kartzela zigorra eta bost urteko kanporaldia izan dezake.
Tafalla Eraikiz kolektiboak herriko eraikin handi bat okupatu du Nafarroako mapan beste gaztetxe bat gehitzeko. Egun hauetan espazioa atontzeko lanak egiten ari dira.
AHT Gelditu ekimenak antolatu duen Abiadura Haundiko Trenaren aurkako txirrindula martxa Nafarroako Erdialdea zeharkatu du gaurko egunean. Martzillatik Tafallaraino, Azkoien, Faltzes eta Erriberritik pasatuz, bertako biztanleei proiektu honen inguruko informazio helarazi diete.
Behin behinean irakaslearen jarduna eten du Hezkuntzak, gertatutakoa ikertu bitartean. Familia batek jarri du salaketa, gelan "behin baino gehiagotan" iruzkin tranfoboak egin dituela salatuz.
Herritar guztientzat izango litzatekeen garraio jasangarri, herritar eta demokratiko baten alde atera dira herritarrak kalera Tafallan, joan den larunbatean. “Ezin dugu trena galdu” lelopean, AHTk Nafarroako trenbide saretik kanpo utziko lituzkeela ohartarazi du Tren-Erdi Aldea Trenaren Aldeko plataformako bozeramaileak.
Zonifikazioaren inguruko bozketa egingo dute asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. 43 udalerri eremu "ez-euskaldunetik" mistora pasako dira eta Atetz, berriz, mistotik euskaldunera. Zizurko Zendea eremu "ez-euskaldunera" aldatzeko eskaera ez dute onartuko.
Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iazko udan Tafallako festetan presoen alde egindako ohiko brindisean parte hartzeagatik terrorismoa goratzea leporatzen zieten.
Arrazoi ezberdinengatik inputatutako lau lagun izango dira hizlariak: Tafallako brindiseko Oier Araiz, Alfredo Ramirez txiolaria, Altsasukoak Aske herri plataformako kideak eta Axier Lopez ARGIAko kazetaria.
Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte asteazkenean.
Gorka Labat, Oier Araiz eta Fernando Sota Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte asteazkenean. Iazko udan Tafallako festetan presoen alde egindako ohiko brindisean parte hartzeagatik epaituko ditu Angela Murillok. Bi urteko kartzela zigorra, hiru urteko zaintzapeko askatasuna, bederatzi urteko inhabilitazioa eta 4.800 euroko isuna eskatu ditu fiskaltzak. Araizek erantzun dizkigu galderak.
Errigoraren aurtengo kanpainako bigarren bideoan zerumuga berriak amestu nahi izan dituzte, Nafarroa hegoaldean euskararen bigarren loraldia ekarriko duten protagonisten eskutik.
Nafarroako erdialdean Agrowind SL enpresak egin nahi dituen sei haize-parkeko proiektuaren aurka azaldu dira Tafalla eta Larragako udalak, Sustrai Erakuntza fundazioa, eta parkeok egin nahi dituzten inguruetako hamaika elkarte eta 200 inguru banako. Adierazi dutenez, instalazio horiek egiteak ez du justifikaziorik energia-beharrizanen ikuspuntutik, eta gainera honezkero haize-generadore kopuru handiak faunan eta paisaian arazoak sortzen dituen inguru batean jarri nahi dituzte.
Herriko festetan udaletxeko balkoian zintzilik zegoen pankartarekin “terrorismoa goratzea” leporatu diote Tafallako alkate Arturo Goldarazenari (EH Bildu). Auzitegi Nagusian deklaratu beharko du urriaren 14an.
Tafallako Arturo Goldarazena alkatea (EH Bildu) txistu eta oihu artean hartu dute Nafarroako auroroen topaketetako hasiera ekitaldian. Goldarazenak euskaraz hitz egitean zabaldu dira publikoan protesta keinuak.
Euskararen Legearen 28. urteurrenean ehunka lagunek euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Tafallan, “Berlingo Harresia nola, Vascuencearen Legea hala!” lemapean.
Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimenak antolatu du abenduaren 14ko eguna. Goizean, euskaraz ikasi nahi duten herrien batzarra egingo dute. Ondoren, aisialdiari egingo diote tartea. Ume eta helduentzako entretenigarriak izango dira, hala nola, puzgarriak, haurrentzako jolasak eta tailerrak, dantzak, erakusketak, Garesko munstroak, bertsolariak eta joteroak. 13:00ean kalejira abiatuko dute ondoko lelopean: Otros muros cayeron. Zonifikazioarekin amaitzeko garaia da!.
Ventura Tome preso tafallarra larri gaixo dagoela-eta aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ruiz Polanco epaileak. Asteazken eguerdian aske geratuko zela jakin eta ordu gutxitara irten da Murtziako kartzelatik.
2014ko Festtak web telebistaren hamargarren saioa Tafallako Gazte Egunean.
Fernando Sota tafallarra atxilotu du Guardia Zibilak, euskal presoen argazkiak jartzeagatik urtebeteko espetxe zigorra bete dezan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Fernando Sota Tafallako gaztearen aurka urtebeteko kartzela zigorra ebatzi du presoen argazkiak jartzeagatik. Sota ezkutatu egin da espetxeratua izan ez dadin, eta bideo batean ezkutatzeko erabakiaren arrazoiak azaldu ditu.