Suitza
Erreferendumak egunerokoak dira Suitzan. Hemen bizi garenetik, eskaera arrazista ugari bozkatzen ikusi ditugu. Ekainaren 14a borroka eguna izan zen: Genevan, G7aren aurkako kontra goi-bilera egin zuten, eta herrialde osoan greba feminista, ordaindu gabeko zaintza-lanak ikusgarri egin eta aitortza eskatzeko. Herrialde honetako zaintza-lanen ia %70 emakumeek* egiten dituzte.
Bi borrokek lotura zuten egun berean bozkatutako erreferendumarekin. Izan ere, duela gutxi indargabetutako Saisonniers... [+]
Azaroaren 25ean kaleak bete genituen egunero hiltzen gaituen sistema patriarkala salatzeko. Hurrengo egunetan, ordea, borroka horrek indarkeria instituzionalaren adibide argia jaso zuen: Suitzako Kontseilu Nazionalak emakumeon* aurkako indarkeria borrokatzeko bideratu behar zen milioi frankoko gehigarria baztertu zuen.
Erabakiak haserrea sortu zuen, arrazoi askorengatik. Beranduegi iritsi zelako, eraildakoentzat. Aurten 28 feminizidio zenbatu ditugulako. Eta, batez ere, errealitate ukaezin... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago industria petrokimikoak abiatutako hamarkada askotako iruzur bat besterik ez dela. Askoren aburuz, aukera bakarra polimero kutsagarrien ekoizpena mugatu eta debekatzea da.
Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa altxatzeko. Mendebaldeko herrialdeek genozidioan duten konplizitatea ere azpimarratu dute: "Genozidioa egiten ari den estatu bati armak saltzean, gobernu horiek erantzukizun legal eta morala dute".
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako adierazpen askatasunari buruzko mahai ingurua antolatu genuen Palestina, Filipina eta Kurdistaneko kazetariekin. Nik, besteak beste, Euskal Herriko medioen itxiera eta jazarpen politikoa kontatu nituen. Beste behin harridura,... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta finkatzeko.
Bi astetik behin erailketa matxista bat izaten den Suitzan, aurten 21 feminizidio zenbatu ditugun herrialdean, eskuinak “woke erokeria” deritzotenarekin bukatzeko beharra sentitu zuen. Elizan... [+]
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez, euskarara itzulita: Agintarien zereginetan bide elektronikoak erabiltzeko lege federala. Besteak beste dio legeak administrazioaren enkarguz jardunbide publikorako egindako softwarea irekia izan behar dela. Aditu batzuek honela laburtu dute: "Diru publikoa, kode publikoa".
Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko ekoizle eta saltzaile txikien artean. Kanpainak jada badauzka jarraitzaileak Suitzaz gain Belgikan, Suedian, Frantzian eta beste zenbait herrialdetan.
Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei eskatzeko gehiago zergapetzea.
1960ko hamarkadan egin zen ezagun Jean-Luc Godard, zinemagintzaren kodeak hautsi eta berrasmatu zituen zuzendaria eta Nouvelle vague mugimenduko ordezkaria. Rollen (Suitza) eman du azken hatsa, 91 urte zituela.
Anna Gabriel CUPeko diputatua zen Kataluniako Legebiltzarrean, 2017ko urriaren 28an kargugabetua izan eta Suitzan erbesteratu zen arte. 2018ko uztailean bera atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, desobeditzea egotzita eta geroztik "errebeldia" egoeran zen. Gaur bere borondatez aurkeztu da epaitegi honetan: Pablo Llarena epaileak udazkenerako eman dio deklaratzera joateko hitzordua eta behin behinean aske geratu da eta bere aurkako atxilotze agindua eten egin da. Suitzara itzuli da.
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz, herri eta naziogintzaz, egoera politikoaz, errelatoaren batailaz, Suitzan eta Euskal Herrian babestu duten sareez, borrokaz. Hitz egin digu emakume gorputzetik, buru-bihotzetik, goxo baina epelkeriarik gabe. Ihesean jaiotako alabak eskola hasi behar duela-eta Suitzara bidaiatzekoak dira elkarrizketa osteko egunean, etxe bilakatzen jakin zuten erbestera. Oraingoan, baina, herrikideak agurtuta eta luze gabe berriz ere bueltatzeko.
Bizkarrezur-muina estimulatzen duen inplante bati esker, paralisi osoa zuten hiru pertsona lehenengo egunean bertan ibiltzen, bizikletan eta igerian jarri zituen teknika berriak.
Bikote horiek aukera izango dute seme-alabak adoptatzeko eta ugalketa lagundua erabiltzeko. Irailean erabaki zuten erreferendum bidez sexu berekoen ezkontzak legeztatzea.
Suitzan 30 klima ekintzaile atxilotu dituzte astelehenean, herrialdeko bankurik handienetako biren sarrerak blokeatzeagatik Zuricheko auzo finantzarioan. Klimaren alde mobilizazioak eta desobedientzia zibila praktikan jartzen duen Collectif Breakfree Suisse taldearen ekimena izan zen.
Eritasun larri sendaezin batek gaztetatik jotako Alain Cocq famatua egin zen 2020an bi gose-greba egin zituelako, duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatuz. Bizimodu oso nekeza eduki arren berehala hiltzeko arriskurik ez zuela-eta ukatua zioten eutanasiatua izatea eta, aldiz, Cocqi bere burua hiltzen laguntzen saiatuko zen edonork Frantziako estatuan espetxe zigorrari egin beharko zion aurre. Legeak aldatzeko aski protesta egin duelakoan, Suitzan suizidio lagundua ahalbideratzen duten elkarte batengana jo du eta ekainaren 15ean hil da, lekukoek adierazi dutenez "lasai eta bakean".
Karbono emisioak gutxitzeko legea onartu ala ez bozkatu dute igandean. %51,6k ezezkoa eman du.
Hiru hamarkada dira arkeologo suitzarrak Luzerna hiriaren jatorrian Brontze Aroko herrixka bat zegoela frogatu nahian ari direla.
Hastings (Ingalaterra) 1949ko irailaren 1a. Ritz Cinema aretoan The Third Man (Hirugarren gizona) estreinatu zen, Carol Reed-ek zuzendua eta Graham Green idazlearen gidoia oinarri.
Nekane Txapartegik salatutako torturak aipatu ditu Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak elkarrizketa batean: “Goi instantziek esan zidaten: ‘Ezin dugu publikoki salatu espainiarrek torturatzen dutela, Madril lagun inportantea baita guretzat Europar Batasuneko negoziazioetan’”. Naizek argitaratu du berria.
Biztanleriak ez dio jaramonik egin UDC alderdi kontserbadorearen kanpainari, eta EBrekiko muga politika irekita mantentzea erabaki du gehiengoak.
Galdeketari buruzko eztabaida politikoetan, eskuin muturrak "immigrazio selektiboa" izeneko plana defendatu du. Ikusteko dago zenbateko babesa lortuko duen.
Ekaitz gogor batek arroilan barrena harrapatu du Nafarroako turista gazteen taldea. Laugarren gaztearen bila dabiltza erreskate taldeak.
Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituaren ustezko testaferroak, Dante Canónica abokatuak, Suitzako fiskalaren aurrean deklaratu du. Bere esanetan, Borboikoak 2008an Zarzuelan bertan agindu zion Saudi Arabiatik “diru-ekarpen garrantzitsu bat” jasotzeko prestaketekin hasteko.
UDC alderdi xenofoboa da herri galdeketaren oinarrian. Baietzak irabaziz gero, Suitzak modu autonomoan kudeatuko luke migrazio politika, zirkulazioa askea dakarren Europar Batasunarekilako hitzarmena deuseztatuz.
The Guardian egunkariak erakutsi du irudia: kilometro eta gehiagoko ilaran 1.000tik gora suitzar astebeteko janari errazioa jasotzeko zain. Ilarako erdiak egoera irregularrean daude Suitzan; gainerakoek paperak eskuratu berri dituzte, asiloa eskatu dute edo suitzarrak dira.
Suitzako Fiskaltza ikertzen ari da 2008an Abdullah bin Adbul Aziz Al Saudek, Saudi Arabiako erregeak, Juan Carlos I.a Espainiako errege ohiari egindako 100 milioi dolarreko donazioa, Tribune de Genève egunkariak publikatu duenez. Diru horretatik ustez 65 milioi eman zizkion Juan Carlos I.ak Corinna Larsen bere bikotekide ohiari, eta beste milioi bat berarekin harreman bat izan zuen emakume suitzar bati.
Lau eremutan eragiten du grebak: hezkuntzan, lanean, zaintzan eta kontsumoan. Larunbatean, bestalde, Asanblada Internazional Transfeminista deitu dute Genevan.
Nekane Txapartegi maiatzaren 22an deklaratzera deitua zuen Espainiako Auzitegiak. 200 lagun elkartu ziren Bernako auzitegi aurrean elkartasunez. Bideokonferentziaz ere ez deklaratzea erabaki zuen, "Estatu Espainiar eta Suitzarraren arteko joko horretan ez sartzeko". Nazioartean elkartasuna pizten doa eta hurrengo aste-hilabeteetan bi estatuek erabakiko dutenaren zain egon beharko du euskal errefuxiatu politikoak. Hala Bedi irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, "Kausa berri honek balioko du tortura sexista eta euskal gatazka internazionalizatzeko".
Espainiako Audientzia Nazionalak deklaratzera deitu du Nekane Txapartegi, eta abokatuek eta bere inguruan sortu den mugimenduak egindako lanari esker, bideokonferentzia bidez egin ahal izango du Bernatik.
Gozo bezain gordin mintzo da bizitzaz. Zorrotza du begirada eta beltza umorea. Suitzan, “arazorik gabeko” estatu normalizatu kapitalistan ere, kartzelak beteta daudela oroitarazten digu. Kartzela barrutik presoen eskubideen alde egin zuen indar, eta kaletik Free Nekane kanpaina sortuz erantzun zioten. Gaur, Suitzan, Nekane Txapartegi kartzelaren eta torturaren aurkako borrokaren, feminismoaren eta preso politikoen ikur da. Eta misio hau darama motxilan, 1999an torturatu zutenetik: Espainiako Estatuaren tortura sistematikoa Europaren bihotzean salatzea eta borrokatzea.
20.000 pertsona atera dira Suitzako Berna hiriburuko kaleetara larunbatean, emakume langileek pairatzen duten zapalkuntza salatzeko, Democracy Now-k jaso duenez.
Genevan (Suitzan) erbesteratuta dagoen CUP-Crida Constituenteko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatéren abokatua da Olivier Peter (Zurich, 1986). Giza eskubideetan, nazioarteko zuzenbide penalean eta estradizioetan aditua da. Legelari suitzar gazteari eskatu dio aholkua militante antikapitalistak. Peterri ez zaizkio elkarrizketak gustatzen, baina La Directarekin hitz egiteko prest agertu da. Bi hedabideon arteko harremana medio, ARGIAn elkarrizketa euskaraz eskaini nahi diegu irakurle euskaldunei.
Suitzako Maiatzaren 1eko Komiteak antolatuta, manifestazio jendetsua egin dute Zuricheko kaleetan. Borroka bakoitzak bere lemak, pankartak eta mobilizazio irudimentsuak atera ditu kalera. Aurtengo gai ardatza “Preso Politikoak: Askatasuna” izan da eta manifestazio amaierako ekitaldian, Nekane Txapartegik hartu du hitza. Goiko bideoan ikus dezakegu Txapartegiren hitzaldiaren hasiera, euskaraz. Jarraian, alemanez egin du.
Zurichen Maiatzaren 1eko Komiteak jai eta borroka espazioa zabaldu du hiri barruan dagoen kartzelaren aurreko eremuan. Aurtengo gai ardatza Preso Politikoak izan da eta horri lotuta izen bat: Nekane Txapartegi, Suitzak bolada batez izan duen preso politiko bakarra.
"Errepresio politikoak Kataluniako prozesuan ere preso eta erbesteratu politikoak sortu ditu, Anna Gabrielen kasuan ikusten dugun moduan", adierazi du LABeko Idazkari Nagusi Garbiñe Aranburuk. Bisitaren lehen helburua elkartasun eta babesa adieraztea eta bigarrena Kataluniako egoeraren berri lehen eskutik jasotzea izan dela jakinarazi dute prentsara bidalitako ohar baten bidez.
Anna Gabriel CUPeko kideak Espainiako Auzitegi Gorenean ez aurkeztea eta Genevan (Suitza) geratzea erabaki ondoren, Espainiako medioak haren balizko estradizioari begira jarri dira. Baina, aukera horren alde agertzen diren hedabideek ere, ez dauzkate gauzak argi.
CUPeko kideak Suitzako egunkari batean adierazi du ez dela Madrilera joango uste duelako han ez duela epaiketa justurik izango.
Duela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.
Nekane Libre plataformak, Askapenak, Bilgune Feministak eta Sortuk deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo, Bilbon dagoen Suitzako enbaxadaren aurrean, Nekane Txapartegiren estradizioaren kontra azaltzeko. Asteasuarraren asilo politikoa eskatu zuten eragileek, izan ere, Suitzako Justizia Federalak bigarren aldiz berretsi du Txapartegi Espainiaren esku uztea.
2016ko apirilean atxilotu zuten Txapartegi Zurich-en, Suitzako eta Espainiako Poliziek elkarlanean egindako operazioan, Espainiak estraditatzeko eskatu ondoren. Iragan martxoan onartu egin zuen Suitzako Justiziak estradizioa, eta orain berretsi egin du erabakia.
Energia nuklearraren erabilera modu mailakatuan ezabatzea aurreikusten duen Energia Legea onartu dute Suitzan, bozen %58,2rekin. Zentral berriak eraikitzea debekatu eta funtzionamenduan daudenak ixtea du helburu.
Epaileen arabera, Txapartegik “ez du era sinesgarrian frogatu torturatu zutela”. Espainiara estraditatzea onartu du Suitzako Justiziak, Espainiako Gobernuak eskatu bezala. Hiru urteko eta erdiko espetxealdia ezarria du, ETArekin kolaboratzea egotzita.
Bernako Effy 29 etxe okupatua desalojatu du poliziak asteazkenean, Suitzan. Tribune de Geneve egunkariak jaso duenez, polizia operazioan istiluak izan dira. JUSO Stadt Bern kolektiboak abenduan okupatu zuen eraikina. Etxebizitzak egingo dituztela iragarri du Udalak.
Nekane Txapartegiren estradizioaren harira, bi adituk Txapartegik salatutako torturen inguruan sinesgarritasuna azaldu dute, Suitzako Le Temps egunkariari egindako adierazpenetan. Garak jaso duenez, kasu bakana ez dela azpimarratu dute, alegia, tratu txarrak ohikoak izan direla inkomunikazio aldian Espainiako polizia-etxeetan.
Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.
"Irudikatu gizarte bat, jaio eta esango dizutena: Ongi etorri mundura, hemen zutaz arduratzen gara. Zertan jardun nahi duzu bizitzan?". Suitzan Oinarrizko Errenta Unibertsala ezartzeko ekimenaren bultzatzailea da mintzo dena. Errenta ezarri edo ez, ekainaren 5ean erabakiko dute herritarrek, erreferendum bidez.
Marlene Marder joan den igandean hil zen. 61 urte zituen eta Kleenex talde suitzarreko gitarra jotzailea izan zen 1978tik.
FIFAko zuzendaritzan 17 urte zeramatzan Joseph Blatterrek dimititu egin du ustelkeria kasu batzuez zipriztinduta omen baitago. Maiatzaren 27an FIFAren zuzendaritzako zazpi kide atxilotu zituen Suizako poliziak.
Zortzi medikuz osatutako talde argentinarrak Auzitegi Nazionaleko mediku forentseak salatu ditu Ginebran dagoen Munduko Medikuen Elkartean.
Suitzako Davos herri txikia munduko kapitalismoaren elite ekonomiko, politiko eta mediatikoak egindako gailurraren eszenatoki izan zen joan den astean. Bilera horretara 2.000 lagun joan ziren, horien artean 40 herrialdetako estatuburuak eta multinazional eta enpresa handietako 1.500 goi kargu. Helburua munduko egoera globala aztertzea izan da eta horretarako hainbat txosten aztertu dituzte, tartean Oxfam erakundeak egindakoa. Honen arabera, biztanleriaren %1 aberatsenak gainerakoek baino... [+]
Suitzarren %74,1ek ezetza eman dio igandean “Ecopop” deritzon proposamenari. Etorkinen sarrera mugatu nahi zuen proposamen horrek, hartara ingurumenaren babesa ziurtatzen dela arrazoituta.
Suitzako eskola batzuek ingelesa aukeratzen dute bigarren irakats hizkuntza moduan. Gobernua kezkatzen hasia da eta ez du horrelako hauturik egiten utziko.
Suitzako jendeen gehiengoak “ez” esan dio herrialde hartako langile guztientzako gutxieneko soldata bat. Baina han erreferendumak maiz eta sortaka izaten direnez, atzokoan ere bazen gehiago. Gaur Garak tituluetan nabarmendu du (Interneten ez daukazu libre) “Los suizos rechazan la compra de aviones militares y elevar el salario mínimo”.
Europar Batasunetik Suitzara lanera doazen herritarren kopurua mugatzea onartu dute suitzarren %50,4k. Parte-hartzea %56,5koa izan da erreferendumean eta 20.000 boto baino gutxiagoko aldea atera du baiezkoak.
Davosen, Suitzako luxuzko eski estazioan, 2.500 lagun bildu dira munduko elite politiko, sozial eta ekonomikoak ordezkatuz. Hortik atera den argazkian ikus daiteke egiaz munduan zeinek agintzen duten. Agitzen dutenak ez dira politikariak eta euren gobernuak. Merkatariek, multinazionalek, bankuek, pentsio funtsek eta komunikabide handiek politika zehaztu eta bahitu dute euren intereserako. Politikariak kudeatzaileak baino ez dira. Politikariak, bankariak, finantzariak, enpresariak… denak batera egon dira Davosen, sistema kapitalistak ematen dizkien etekinak mantentzeko, ahalik eta kostu gutxienarekin gainera.
Yasser Arafat buruzagi palestinarra polonioz pozoituta hil zen haren gorpua aztertu duen forentse talde batek jakitera eman duenez.
Yasser Arafat pozoituta hil zutela pentsatzeko arrazoiak hazi egin dira The Lancet aldizkari medikoak argitaratutako artikulu baten ondorioz.
Zerbitzu militarraren inguruko galdeketa egin dute Suitzan, eta %73,2ko babesarekin, 1,76 milioi herritar gutxi gora behera, gizonezkoen nahitaezko zerbitzu militarrarekin jarraitzea onartu da. %46ko parte hartzea izan da.