Ño! emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen lana da. Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez.