Sagarrondotik
Sagastietako bioaniztasunaz informazioa biltzeko telefono dei bat egin dugu. “Elgoibarko Lizagasar sagardotegiko Asierrekin hitz egin behar duzue”, diosku bestaldekoak, “gaiaz interesa du eta badauzka jarriak txorientzako egurrezko habiak, sagastietan gauza diferenteak probatzen dabil... izango du zer kontatua”. Deitu diogu, bada. Dei laburra behar luke, Elgoibarren hitzordua lotzeko beste. Ia ordu erdiz aritu zaigu Asier Lizarralde hizketan, txoriak direla, hontzak direla, saguzarrak, mantangorriak, sitsak, sagar-harrak, erleak, erromeroa, sabia… “Lurrari gehiago begiratu behar diogu, ahaztua izan dugu urteetan”, esan digu. Eskegi eta Dani gure argazkilariari mezua: “Ostegunean Elgoibarrera joateko prest? Emankorra izango da goiza”.
Pasa den uztailean ENBA nekazal sindikatuak sare sozialen bidez salatu zuen Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenerako sagar ekoizleak galeretan ari zirela lanean. Oharrean ziotenez, ekoizpen kostuak kiloko 0,51 eurokoak izanik, ekoizleei kiloko 0,35 euro ordaindu zizkieten. Ez da berria sagardotarako sagarraren kostuen eta balioaren inguruko eztabaida, baserriko beste produktu gehienekin gertatzen den bezala. Datuen atzean ezkutatzen dena arakatzeko asmoz, Maider Lopetegi Albizu Fruitel elkarteko lehendakari eta sagar ekoizlearekin elkartu gara, eta Euskal Sagardoa deiturako koordinatzaile Unai Agirreri ere luzatu dizkiogu zenbait galdera.
Zurgintzak garrantzi handia izan du Euskal Herriaren historian, izan itsas edo mendialdean. Baserri-dolareak dira horren lekuko, eta itsasontziak, “buruz behera dauden baserriak”, Jabier Lekuona arkitektoak dioen bezala. Bera izan da Sagardoaren Lurraldeak antolatutako Sagardo Forum jardunaldietako hizlarietako bat. Ondarea izeneko jardunaldi teknikoetan hartu du parte, Astigarragako (Gipuzkoa) alkate Xabier Urdangarin, arkitekturan doktore eta EHUko irakasle Ibon Telleria eta... [+]
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren koordinatzaileak.
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez da Hernani edo Astigarraga, baina nabaria da sagarrarekiko harremana eta kultura bizirik dagoela hemen ere. Harrotasunez —eta erdi bromaz, gipuzkoarrak pittin bat xaxatzeko gogoz— gogoratu dute EAEko lehendabiziko sagardo ekologikoa hemendik, Barrundiako herriburu den Ozaetatik atera zela 2003 inguruan. Bada zerbait.
Usurbilen (Gipuzkoa), 30 urteren bueltan dabiltzan bost gazte sagardoa egiten hasi ziren duela zortzi bat urte. Beñat Irazusta, Mikel Rosales, Josu Furundarena, Aitor Pagola eta Joxe Mari Zubimendi –“kalekumea ez den bakarra”, Irazustak esan digunez–.
Jaiotzez hangoak ez baina Donostia inguruan bizi diren zazpi-zortzi neska, trans eta bollerak osatzen dute Sagarrondu “desjabetuon ekoizpen taldea”. 25-30 urteren bueltakoak dira ia denak, kaletarrak, baina lurrarekin lotura dutenak; bakarren bat aritua da lehen sektorean profesionalki, baratzeak izan dituzte, animaliak... Duela zortzi urte Asteasun (Gipuzkoa) okupatu zuten lursailaz mintzo, azaldu digute ez direla urratsa eman duten bakarrak, jende gehiago dabilela ekinean, utziak zeuden lursailak biziberritzen.
Nikolaï Ivanovich Vavilov, Moskun jaioa 1887ko azaroaren 25ean. Hainbat elikagai kultibaturen jatorria identifikatu zuen botanikari eta genetista. 1940an, Ukrainako lurretan haziak biltzen ari zela, polizia sekretuak atxilotu egin zuen, eta 1942an gulag batean sartu zuten preso. 1943ko urtarrilaren 26an hil zen, Saratoveko presondegian, desnutrizioak jota. Zergatik atxilotu zuten, baina? Are, zer lotura du haren historiak han-hemengo sagarrondoekin?
Eduardo Zubiria, Iruñean jaioa 1963an, sagardogile eta artista matematikoa. Ama, oskoztarra; aita muskiztarra. Sustrai imoztarrak, Ultzamaldean. Badauzka han 100 urteko sagarrondoak, baita beste sagasti bat ere Erronkarin, mila metrotik gora. Artista moduan egurra lantzen hasi zen, material diferenteak teknologia berriekin uztartzeko gero, informatika ezagutzetatik abiatuta. Algoritmoen bidez programatutakoa eskuekin lantzen du. Arte matematikoa.
Azaroa izateko epel xamar dagoen arratsalde batean iritsi gara Baztango Arizkun herri txikira, eta frontoiko mural erraldoiak herriak sagarrarekin duen loturaz zerbait esan digu segituan. Batzabalea izeneko etxean sagarraz asko dakien gizon bat bizi dela kontatu digute: Pello Mendikoa Maritorena, “azken mohikanoa” edo “zuhaitzak landatzen dituen gizona”, elkarrizketa aurretik berari buruz kontatu digutenaren arabera.
XIX. mendearen amaieran, botanikariak galdetzen hasi zirenean laboreen jatorria zein izan zitekeen, ondorioztatu zuten etxeko sagarrondoa sortu zela Europako basa sagarrondoaren eta Asiako beste zenbait espezieren hibridaziotik. Eta, orain gutxi arte, horrela zela pentsatu izan da. Aldiz, Barrie E. Juniper eta David J. Mabberley botanikariek bestelako bertsioa jaso dute The Extraordinary Story of the Apple liburuan. Euren kontakizunak “sagarrondoaren sorlekura” garamatza, Tian Shan “mendi zerutiarretara”, Asian.
650 metroko garaieran, izotza sarri, Araba erdian baina Burgosen, “lurralde ahaztua”. Trebiñuren bereizgarriek derrigor markatzen dute hango laborantza, sagarrarena tartean, 1998an Askartzan ireki zuten sagardotegiaren ibilbideak erakusten duenez.
Euskal Herriko kulturaren eta tradizioaren ikurretako bat dugu sagardoa, edari soila baino gehiago, ondare oso bati lotua den produktua. Baina tradiziotik edaten duten beste esparru askotan gertatu bezala, joera dugu sagardoa bera eta sagardotegiak profil konkretu bateko pertsonekin lotzeko: adineko gizonezkoekin.
Gure aitona-amonek egongelako paretan zintzilikaturik zeukaten bodegoi ilun xamar horretako sagarrek hamaika lehengusu daukate, bereziki –baina ez soilik– pinturan, fruitu honek artean eta oro har gure bizitzetan eta imajinarioan izan duen presentziaren lekuko. Sormen lan horietako batzuk ekarri ditugu orriotara, kondaira ezagunak abiapuntu.
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar motetan: gaziak eta gezak.
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal enologoak azaldu digunez. Oinarri sendoa daukagu: bertako lehengaia.
Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta abarretarako egokia. Baita uztarriak egiteko ere.
Auzo eta baserri guneetan ikusten ditugun arren, duela ez asko ohikoagoa zen sagardotegiak kalean egotea, herri kaskoetako alde zaharren eraikinen behealdeetan. Zenbait tokitan XX. mendearen erdialdera arte iraun zuten gainera, Hernanin kasu, baina legedi zurrunak, ohitura aldaketek eta urbanizazio bilakaerek erbesterarazi zuten sagardoaren kultura mundu hiritarretik. Orain bueltan da berriz ere.
Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik, Eztigar deitu kooperatiba sortu eta sagardoa ekoizten ari dira hogeita hamar bat ekoizle.
Ekoizle ugariren hainbat sagardo mota dugu eskura inguruko ostatu eta saltokietan, baina kontsumitzaile askok ez dugu zehazki bat eskatuko, eskainiko diguten lehenbizikoa baizik, edo prezioagatik gehien konbentzitzen gaituena bestela, jakitun izan gabe etiketa bakoitzak zein errealitate ordezkatzen duen, sagarraren jatorri eta ekoizpen motatik hasita. Bertokoari balio handiagoa emateko, zuku bakoitzaren ezaugarriak argiago azaldu beharko liratekeela uste du zenbait ekoizlek.
Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna aberastasunarekin. Bioaniztasunak, hortaz, sagastiari mesede egingo dio; eta sagastiak berak gure lurraldearen bioaniztasunari lagun diezaioke.