Hari@
Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio horren frogarik ez dagoela. Eta, hala ere, zenbaitzuek uste dute baietz, estralurtarrak existitzen direla eta gure artean egon direla, eta daudela.
Honako abesti hauek erabili ditugu:
Suaia eta Ama Rebel - 'Estralurtarra naiz eta harro nago'
Jamiroquai - 'Space Cowboy'
Ithan NY Ft. Drako Mafia, Juliano Chieff - 'Piramide'
Taqbir
Non: Aholehor festibalean, Lazkaon (Gipuzkoa).
Noiz: urriaren 10ean.
7 minutu. Iraupen hori du pandemia garaian sortu eta digitalki argitaratutako lanak. Victory Belongs To Those Who Fight For A Right Cause (2021) darama izenburu, eta lau abesti ditu. Bost urte pasatxo igaro dira harrezkero, eta tarte horretan EParen edizio fisikoa, zuzenekoak eta hainbat elkarrizketa anonimo izan dira. Askotarikoak izan dira haiei buruz entzun edo irakurritakoak: “Inoiz ikusi dudan hardcore kontzertu onenetakoa” bezalako baieztapenetatik hasi eta taldeak berak salatutako jazarpenera, mehatxuetara, kontzertuetara jendea bila joan eta backstage-an geratu beharreraino. Izan miresmenez, izan exotizazioz edo izan gorrotoz, arreta piztu du eta pizten du Taqbirrek. Eta Aholehorren VI. edizioan izan dugu talde marokoarra gurean zuzenean ikusteko lehen aukera.
Lazkaoko skate parkea jendez beteta dago 22:30ak jota direnean, Barrrk, Sick Shooters eta Orsini taldeek giroa berotuta. Lehen lerroak bete-beteta eta plaza osoa adi, oholtza hutsean introa entzuten den bitartean. Abeslaria igo bezain laster hasi da jendea txistuka. Gainerako musikariak instrumentuetarantz doazela hartu du mikroa, eta hitz hauekin hasi du zuzenekoa: “Gabon, Lazkao; somos Taqbir y quiero ver a todo el puto mundo moviéndose ya” (Taqbir gara eta mundu puta guztia mugitzen ikusi nahi dut, orain bertan!).
Esan eta egin. Oholtza luze-zabalean, beltzaren artean, zortzi begi distiratsu nabarmentzen dira. Atzeko hirukoak markatzen duen erritmo frenetikoan, abeslaria alde batetik bestera mugitzen dela, hardcore dantzak hartu ditu publikoaren lehen lerroak. Bi minutuko energia-eztanda baten eta hurrengoaren artean, abeslariak zuzenekoaren erritmoa jaisten du, 120 segundoko musika-kolpean kabitzen ez denaz hitz egiteko. Letren itzulpenak begiratuta dakigu darijaz abestutako kanta bakoitza dagokionari ostiko bat dela zintzurrean, edo dagokienei. Baina egilearen tarteko azalpenek testuingurua ematen diote, eta bizipen pertsonalaren konplexutasuna haietako bakoitzari: migrazio prozesuek dakarten mina dago abestietan (bi komunitateetan bizitako errefusa, identitate krisia, mugen kontrako aldarria), baita inposizio moral eta erlijiosoekiko jarrera feminista bat ere. Hala ere, salaketen gainetik, mezu indartsu bat gailentzen da etengabe: komunitatea, maitasuna eta elkar babesa. Horiek gabe ez gara ezer. “Y eso es el punk” (Eta hori da punka), dio. Euskaraz irakurritako testuan ere ideia bera azpimarratu du: “Hemen ikasi dut zer den komunitate bat, ez ezazue ahaztu inoiz”.
Eta abeslariaren hitzak entzun artean etorri zait gogora Gloria Anzaldúa eta nola deskribatzen duen bi munduren artean bizi direnen bizileku legez muga, zauri ireki bat. Eta pentsatu dut Taqbirrek oholtzatik beste erantzun bat ematen diola zauri horri: norberak aukera dezake nongoa den, ez beste inork. Eta, Noaren hitzetan, toki hori norbere jendea dagoen lekua da. Zeinek daukan bere jendea dagokion gaztetxean, dagokion skate parkean eta dagokion komunitatean. Zeinentzat den punka komunitate eta zeinentzat ezleku. Hortxe Taqbirren atximurka. Bide beretik, migratzaileei begira jarri eta haien istorioei erreparatzeko eskatu digu, eta Osasun Mentalaren Eguna aipatuta, gaur eta beti gaizki dauden lagunen ondoan egoteko ere bai.
Esan beharrekoak esanda, kaputxa kendu eta oholtzatik jaitsita abestu du zazpigarren eta azken abestia. Bukatzean, zirkuluan batu dira lehen lerroetako zenbait lagun, abeslaria barne, elkar besarkatuta eta saltoka agurtzeko. Eta hala, ostean datozen australiarren zain geratu gara, ahoak lehortuta eta bihotzak beteta.
Oraindik 200 lizeo baino gehiagok blokeatuta segitzen dute, eta Frantziako Estatuko hiri handienetan mobilizazio handiak espero dira asteartean. Frantziako Gobernuak 3.000 irakasle postu berri irekitzea hitzeman du, baina horrek ez du ikasleen kexua apaldu.
Astearte goizean egin dute erregistroa LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Beraien erranetan, azaroaren 11ko grebak "Euskal Herritik Euskal Herriarentzat" deialdia izan behar du. Deialdi bateratua lantzen ari direla erran dute.
Ekialderago garretan dagoen suteari begira gaude, baina mendebaldetik ere gerra-giroa goritzen ari da. Kointzidentzia izango ote da? Ziur esan dezakeguna da Itsaso Gorria gatazka-ardatz dela oraintxe bertan.
Lurrazaleko airearen tenperaturaren datuak Copernicusek plazaratu ditu, eta 2023ko iraila baizik ez zaio gailentzen aurtengoari. Itsas-azaleko tenperaturari doakionez haatik, marka guztiak hautsi dituen iraila da aurtengoa.
Espainiako eta Frantziako estatuen arteko hiru herrien biziraupena jendearen antolakuntzan oinarritzen dela aldarrikatzen du Enigmak. Autogestio hori bermatzen jarraitzeko, dokumentala finantzatzeko diru-bilketa abiatu dute. ARGIA dago bultzatzaileen artean, beste dozenaka eragilerekin batera.
Iruñeko Arrozak plataformak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu ditu astelehenean. Urriaren 12aren aurrean, kolorez eta mezu antifaxistaz bete dituzte karrikak. "Iruñea erresistentzia antifaxistaren, arrazakeriaren aurkako borrokaren eta elkartasunaren" hiriburu bihurtzeko deia zabaldu dute.
EAEko irakasleek C2 euskara maila izan behar dutela dio Eskola Kontseiluak aurkeztu duen eta orain batzarrean bozkatu behar duten proposamenak. Eztabaida ez da berria, 2023an onartu zen Hezkuntza Legeak eskaera hori jasotzea ere planteatu zen.
Israelek urriaren 7az geroztik egin dituen zibilen hilketen xehetasunak eman dituzten 24 israeldarrak ditu jomugan, baita filmaren zuzendari Yuval Abraham eta Rachel Szor ere. Filmak "Israelen irudiari kalte larria" egin diola salatu du lehen ministroak, eta "Israelen segurtasunaren aurkako delitu larria" egotzi die parte-hartzaileei.
Donostiako Udalak proposatu du Donostiako Aiete auzoko jauregia "motibazio politikoko indarkeriaren artxibo, ikerketa gune eta dibulgazio zentro" izatea. EH Bilduk salatu du eraikinaren lagapenak lau urte daramala geldirik, udalaren "borondate ezagatik". Talde memorialistek ere erakunde publikoen "utzikeria lotsagarria" salatu dute.
Ikurrinak, oihal gorriak eta amnistiaren aldeko banderak soinean, Aske Antolakundeak manifestazioa egin du gaur Gasteizen. Asimilazioaren eta indar errepresiboen aurka mobilizatu dira “hispanitatearen egunean”.
Urriak 12 ditu berriz. Urtebete igaro da, hortaz, Falangea Gasteizera etorri zenetik. Urtebete Ertzaintza, Falangearekin bat eginik, euskal gazteriari bortxa neurrigabeaz oldartu zitzaionetik. Urtebete ertzain batek distantzia laburretik foam jaurtigailu batekin aurpegira tiro egin eta ahoa txikitu zidanetik.
Une hartan azaldu nuenez, nik Ertzaintzaren aurka salaketa jarri eta egun gutxira auzipetu ninduten. Hasieratik aitortu nituen ekintzak eta asmatutako beste hainbat egotzi zizkidaten, ahalik eta gogorren zigortzeko asmo argiz. Baina nire kasua ez da salbuespena. Gezurrez eta manipulazioz beteriko atestatu batean oinarrituta, euskal gazte andana dago prozesaturik geroztik, epai baten zain.
Jaso nuen kolpea argitara atera nuenean, Segurtasun sailburuak auzia argitzeko ikerketa bat abiatuko zela adierazi zuen. Alabaina, urte honetan, masailezurra hautsi zidan kolpearen inguruko aipu bakar bat ere ez du egin Ertzaintzak, ez bere atestatuan, ez eta prozesu judizialean egindako deklarazioetan ere. Are gehiago, nik kolpe hori jaso izana zalantzan jartzen saiatu dira ertzainen abokatuak –eskerrak irudiak dauden!–. Bien bitartean, gezur nabarmenak bota dituzte ertzainek beren deklarazioetan: existitu ez diren –eta, ondorioz, aurkitu ez diren– makilak eta gasolina pote bat ikusi zituztela esan dute, eta inoiz gertatu ez diren kolpeak ematea, ustezko taktika militarrak erabiltzea eta poliziak erailtzeko asmoa egotzi dizkigute, besteak beste. Aldi berean, Falangea zuritzeko saiakera etengabea izan da –egun hartan falangistak identifikatzeko, miatzeko eta haien aurkako bide penala abiarazteko inolako lanik hartu ez izana nolabait justifikatu beharra zegoen, noski–.
Ez dut gorrotorik sentitzen, baina gure herrian biolentzia erabiltzeko ustezko legitimitatea dutenen azpijokoek ezkutatu ezin dudan erdeinua eragiten didate. Zigortu nazazue nahi baduzue, baina ez iezadazue lezio moralik eman, mesedez.
Aritz Ibarra
Haurrak eta liburuak nagusi egon dira Saran bi egunez, ostiral eta larunbatean, Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokan. Karrikan xoko guzietan atzematen ahal ziren liburuak, nahieran irakurtzeko. Ikusgarri, tailerrak edota animazioek giro polita ekarri dute herrian.
Nafarroako Parlamentuaren aitzinean elkartu dira Euskal Herrian Euskarazeko hainbat kide astelehenean, eta bertan "espainiar kolonialismo arrazista, etnozida eta linguizida pairatzen duten herri guziei" elkartasuna adierazi diete. Horrez gain, euskararen aurkako oldarraldia salatu eta euskararen lehentasuna beharrezkotzat jo dute.
Iruñean Rotxapea-Infanzones partiduan ikusleen eta jokalari bisitarien arteko liskarraren ondorioz protokolo antiarrazista aktibatu behar izan zuten hirugarren jardunaldian. Horrek El Irati izeneko futbol zelaia ateak ixtera eraman du hurrengo bost asteetako partidetan, kadeteetatik, erregional mailara arte.
Joan den astean egin zuen prentsaurrekoa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, eta diru-bilketa berri honen helburuak zehaztu zituen bertan. Aurtengo Lurramako lema berarekin abiatuko da kanpaina, "Ama ura zaindu". Beroketa klimatikoaren eta uraren eskasiaren aurrean laborantza herrikoia bultzatzeko beharra azpimarratu dute.
Ibarrako Ikastolak (Gipuzkoa) Euskal Egutegiaren aldeko apustua du, baina hala eginez gero Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak “ardura penalak” jasoko zituela jakinarazi zion iragan astean. Langile, guraso nahiz ikasleen erantzuna argia izan da.
Baionako rap taldeak irabazi du Italian antolatu duten Europako hizkuntza gutxituen sorkuntza garaikidearen jaialdia. Epaimahaiak taldearen "energia, adierazpen indarra eta oholtza gaineko presentzia" azpimarratu ditu.
Nafarroako udalerriak urriaren 18rako aurreikusitako bozketa abenduaren 13ra atzeratu du, Espainiako hauteskunde orokorren deialdiaren ondorioz. Rada, Murillo el Cuende eta Traibuenas herrietan erroldatutakoak daude erreferendum ez-loteslean parte hartzera deituta.
Lehenengo faseko zazpi saio jokatu ostean, badakigu zeintzuk izango diren finalaurrekoen lehenengo itzulian kantatuko duten bertsolariak.
Umeak gineneko garaiaz hizketan aritu gara, arratsaldean, kuadrillako lagunak. Telebistan ikusten genituen programekin hasi da elkarrizketa, eta hortik aurrera etorri dira geuk asmatutako jolasak, kantuak, anekdotak… Grazia egin digu noizbait izan ginen gu alai eta inozente hura gogoratzeak. Hori diot, grazia egin digulako imajinatzeak gutako bakoitza hortz erori berria burko azpian jarrita eta begiak erdi-irekita, Perez izena –omen– zuen sagutxoa noiz helduko zain, edo imajinatzeak gutako bakoitza abenduaren 25eko goizeko zazpietan arbola ondoan, eta ardoa harraskan.
Umeak ginen, eta listo. Ez genuen jendearen hitzik zalantzan jartzen; ez zigun beldurrik ematen jendearengan sinesteak. Gezurrik ezin zela esan irakatsi ziguten, eta halaxe ikasi genuen guk; helduek ere halaxe ikasi eta egiten zutela sinetsi genuen guk.
Gero, pasatu ziren urteak, eta hasi ginen arreta jartzen afaritako gurasoen elkarrizketetan. Hankak ez zitzaizkigun oraindik lurrera heltzen, baina belarriak bai hitz-atzeetara. Horietako batean entzun genuen lehen aldiz krisi hitza, adibidez, eta ez genekien zer esan nahi ote zuen, baina, amak bekainak okertzen zituen moduagatik, usain zezaketen geure belarri luzeek ezer onik ez zela hitz horren atzean. Gehienetan, nahiago izaten genuen, gauzen esanahia galdetu baino, geure hanken dantza zintzilikariari begira geratu; ez zitzaigun gehiegi inporta pretaritate edo mapilunaziok zer esan nahi ote zuten; bagenekien ez zela ezer ona, eta listo, ez genuen helduen begitarte atsekabeturik nahi.
Bere horretantxe utzi nahi nuke testua, baina karaktereak karaktere dira, eta egiak egia. Handitu egin ginen gu ere, eta hankak lurreratzearekin batera atsekabetu zitzaizkigun begitarteak.
Instagramen sartzen gara eta etxegabetzeak eta Poliziaren jipoiak dira jaiki orduko ikusten ditugun lehen irudiak. EtxegabetzeaK eta jipoiaK, bai, pluralean eta bata bestearen atzetik, behin eta berriz, behin eta berriz
Orain, Instagramen sartzen gara eta etxegabetzeak eta Poliziaren jipoiak dira jaiki orduko ikusten ditugun lehen irudiak. EtxegabetzeaK eta jipoiaK, bai, pluralean eta bata bestearen atzetik, behin eta berriz, behin eta berriz. Gizartearen ongizate eta bizikidetzaren onerako ari direla sinesteko eskatzen digute, baina umetako –eta ez hain umetako– dezepzioak dezepzio, “errebeldia” deitzen dioten defentsa mekanismo bat garatzen ikasi dugu, eta ez dugu saldu nahi diguten gezurrik erosten honezkero.
Umoretsu esnatuko nintzen-edo, baina grazia handia egiten dit Instagrameko irudien atzean ezkutatzen diren munstroei “gezurti” deitzeak ere. Hala deitzen genien, umetan, hamaiketakorik ez zutela esan, eta ezkutuan jaten zuten lagunei, Olentzero existitzen ez zela lehen aldiz esan zigutenei, edo Kakusairi, telebistaren aurrean jarrita. Ez dakit, behin hitzen bila hasita, adjektibo egokiagoren bat egongo dela iruditzen zait kale-ertzetan jendea jipoitzen, hiltzen duen poliziarentzat, ezta? Edo egunez egun, han eta hemen, ateei kolpeka, jendea beren etxeetatik botatzen duen poliziarentzat. Bihozgabe-tik hasi eta aurrerantzeko guztiak okurritzen zaizkit.
Agian, berriz ere gure hortzik zorrotzenak burko azpian gordetzen hasi behar genuke, arratoiak belarri ondora etortzen zaizkigunerako.
Urriak 12. Gezurtien eguna. Izango dira Poliziaren bideoak bihar goizean ere.
Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan eta ibili munduan dabiltzan poliziak... hauek babesten dituzten jainko gehiegi dituzte inguruan, gauza onerako.
Saio amaieran jarri dugun kanta: X-Silver - 'Hamabost urte banitu bezela'
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.
Donald Trump AEBetako presidenteak igandean iragarri du azpiegitura energetikoen aurka eraso ez egitea adostu dutela Errusiak eta Ukrainak. "Berehalako eragina izango duen energia su-etena ezarri da Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerran. Bi aldeek oniritzia eman diote akordioari. Ez urratu!", dio Trumpek sare sozialetan zabaldutako mezu laburrak. Datu gehiagorik ez du eman. Moskuk ez du akordioaren inguruan adierazpenik egin, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik esan du ez duela haren berri.
Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dauden ideiekin, ez dituztelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik gaur, astelehena, lan egiten ari gara. Lasarte-Oriako egoitza zabalik dago eta webgunea ere normaltasunez ari gara elikatzen.
ARGIAn aspaldi hasi ginen gure balioetan oinarrituriko lan egutegia osatzen. Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu.
Lan egiteaz gain, ospakizun horien atzean dagoena salatu eta beste ikuspegi bat ematea ere badagokigula uste dugu. 2019ko urriaren 12an, ARGIAren 100. urteurrenean, “Deskolonizatzeko Eguna” antolatu genuen Donostian, esaterako. 2022an, Axier Lopezen eskutik Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat argitaratu genuen, liburu honetan: Gure heroiak.
Gaur, batetik, Martín Rodrigo y Alharilla historia irakasle katalanari egindako elkarrizketa berreskuratuko dugu webgunerako: “Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”.
Bestetik, urriaren 7an palestinarren aurkako genozidioa gogortu zela hiru urte bete berri direnez, eguna baliatu nahi dugu Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israelen okupazioa salatzeko, iragan kolonialismo eta zapalkuntzen aurka gauden modu berean baikaude egungoen kontra.
Halako egutegi burujabeak eta egitasmoak bultzatu nahi badituzu, egin zaitez ARGIAko kide!