Punk
Garai oparoa izan zen 1980ko hamarkada Euskal Herriko rock musikarentzat. Talde ugari sortu ziren: tartean, Belladona, Matraka eta La Viuda Negra. Hiru horiek soilik emakumez osaturiko musika talde nafarrak izan ziren. Iosebe Garaialde (Iruñea, 1961) lehen bi talde horietan aritu zen abeslari, eta Puri Altzelai (Altsasu, 1963) hiruretan baxu-jole: “Pentsatzen genuena kontatzeko eta musika borrokatzeko tresna bezala erabili nahi genuen”.
Asturiasko Colectivo Bruxista argitaletxeak gaztelerara itzuli du Jayne County musikari transgenero estatubatuarreren autobiografia: Man Enough To Be a Woman. Rock transgeneroaren aitzindaria da County, baita sortzen ikusi zuen punk eszenaren diva izandakoa ere. Lerrootara ekarri ditugu haren bizitzako zenbait pasarte.
1960ko hamarkadaren amaieratik nonahi aurki daitezke punk kulturaren aztarnak. Hiru artikuluko serie hau bukatzeko,  agerpen horietako batzuei buruz ariko gara: AEBetako zenbait talde iraultzaile, Malcolm McLaren, Sex Pistols eta eztandaren ondorengo hamarkadetan punk espirituari eutsi zioten beste zenbait korronte.
Punkak pinturan izan zituen aurrekariez jardun genuen orrialde hauetan joan den astean. Lehen Mundu Gerraren ondoren Europan agertu ziren zenbait eztanda artistikori buruz arituko gara aste honetakoan, besteak beste dadaismoa, surrealismoa, mugimendu letrista, beat belaunaldia... eta Andy Warholi tiro egiteaz gain, SCUM manifestua idatzi zuen Valerie Solanas. Prest?
Los Picoletos bikoteak “Quinquis, macarras y skaters. Rastros del punk en el arte contemporáneo” (“Kinkiak, makarrak eta skaterrak. Punk arrastoak arte garaikidean”) sei saiotako mintegia antolatu zuen 2021eko ekainean BilbaoArte aretoan. Astean bi orduz haien bizitzan garrantzitsuak izan diren erreferente kulturalen panteoia osatu zuten, beraien ibilbide artistikoari zentzua emateko punk kulturaren arrastoa iraganeko arte adierazpenetan bilatuz. Hiru artikuluko serie honetan, arrasto horietan barrena ibiliko gara.
Osakidetzak 6.000 euroko isuna jarri dio Last Tour enpresari, La Polla Records taldeak Gasteizen emandako bi kontzertuen arduradun izanik covid-19ari aurre egiteko "osasun-araudia ez betetzeagatik". Arrazoi horregatik jarri daitekeen isunik handiena agindu du Osakidetzak. Zehazki, COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta espazio itxietan maskararen erabilera derrigorrezkoa dela ez gogorarazteagatik.
Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute, nahiz eta hala ez dirudien Alejandro Díaz, Rafael Basterrechea, Ana Castillo, Manuel Bioque eta Mariano Garmendia eguneroko eginkizunen aurrean nola moldatzen diren ikusita. Urteen poderioz garatutako trebeziaz, aise apaintzen dira eta prestatzen dute gosaria Lágrimas de Arena abestiaren bideoklipean. Alabaina, gauzak ez dira izan ziratekeenak bezain errazak izan beren kasuan, farmako batek eragindako malformazioekin jaio izanak dena zailxeago bilakatu baitie. Talidomidak kaltetutako milaka pertsonen artean bat gehiago dira Díaz, Basterrechea, Castillo, Bioque eta Garmendia, eta kaltetutako kolektibo handiaren parte izanik ere, isildutako historia da eurena. Bizi duten errealitatea itzaletik argitara eraman eta gaur gaurkoz indemnizatuak izan ez direla salatzeko, elkarlanean aritu dira Azken Hatsa musika taldea eta AVITE Talidomidaren Biktimen Elkartea. Emaitza: Lágrimas de Arena bideoklipa.
Bilboko DDT Banaketak banatzaile eta argitaletxe alternatiboko kide da Andoni Fernández Azkarai (Bilbo, 1983), eta etxeko uztari ekarpena egin dio berriki. Urteetako lanaren ondotik, azaroan argitaratu du Izar Beltz Ateneoa. La historia del ateneo contada desde los locales de ensayo. 2006/2017 (Izar Beltz Ateneoa. Ateneoaren historia entsegu lokaletatik kontatua. 2006/2017) liburua. Bertan jazo du Bilboko Irala auzoan kokatutako Izar Beltz Ateneoaren historia, hastapenetatik hasi eta 2017an hustu zuten arte, eta espazio hartan gehien ezagutzen zuen tokitik egin du kontakizuna: entsegu lokaletatik.
Jon Savage (Jonathan Malcolm Sage, Londres, 1953) musika kazetari britainiar ospetsuak Joy Division post-punk taldeari buruzko historia biltzen duen liburua argitaratu berri du, This searing light, the sun and everything else, bandak Closer izenburuko bigarren eta azken lana argitaratu eta 40 urte igaro direnean. 1980. urte hartako maiatzaren 18an, Closer plazaratu baino hilabete gutxi batzuk lehenago, taldeko abeslari Ian Curtisek bere buruaz beste egin zuen. Aurretik, 1979an, Unknown Pleasures diskoa jaso zuen laukote gazteak. Hala, bi disko baino ez zituen grabatu Gozamenaren Dibisioak –izenak naziek kontzentrazio-esparruetan haien sexu-jolasetarako erabiltzen zituzten barrakoiak aipatzen ditu–, baina sekulako eragina izan zuten ondorengo zale eta musikariengan. Itzal hori gainerako hiru taldekideek eratutako New Order egitasmoak luzatu eta haizatu zuen, jatorrizko abeslaria zendu eta berehala.
Bere kabuz ikasi du gitarra jotzen; musika bizitzeko eta erlazionatzeko modu baten adierazpide gisa ulertzen du, ez hartatik bizitzekoa. Oki Moki eta Arrotzak taldeetako kidea da, eta egungo gitarra jotzaile intuitibo eta zorrotzenetakoa.
Pyotr Verzilos musikari errusiarra ospitalean dago eta intoxikatua izan denaren zalantza dute, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
Iosu eta Jualma orain dela 25 urte hil ziren, eta bi musikariei omenaldia egiteko Más alla del cementerio musika jaialdia antolatu dute Santana 27 aretoan.
Hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak eta proiekzioak antolatu ditu Orbain Kultur Elkarteak, maiatzaren 20ra bitartean.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 12. urtebetetzea ospatzeko antolatutako festa, urtarrilaren 21ean, Ainhize-Monjolosen. Joujouz gain aritu ziren musika taldeak: Tristtan Mourguy eta Horreba, Klika Txaranga, Zikiro Tendencies, dj Xa2 eta Betunizer.
Kronika: Screamers and Sinners, Señor NO eta Sumision City Blues. Gasteizko Hell Doradon, urtarrilaren 7an.
Uniformizatzen ari diren mendebaldar pentsamenduen kontra doaz Gadafiste brothers. “Brigada internazionalistak Libian!” esaldia ez da usu entzuten oholtza gainean…
Eszena gainean hiru tipo eta ordenagailu bat. Ordenagailuaren bidez, bateria eta sanpleak bidaltzen zizkiguten: tu-ka, tu-tu-ka erritmo geldiezin baten gainean, gitarristak bere riff punkiak ematen zizkigun. Bere ondoan bi kantari: mikro zangoak kakiterat igorri ondoan, mikroari lotutako kableak ematen zaien... [+]