Pop
Musikaren industriari kritika egin, eta laguntasunaren garrantzia azpimarratu dute Anne Lukin eta Maren musikariek Acostumbrarme kantuaren bidez.
Hamabost urte bete ditu aurten Elbis Rever taldeak. Tarte horretan 500 abesti baino gehiago, ia 200 kontzertu eta lau elkarrizketa egin dituzte. Taldearen koordenatuak zeintzuk diren iradokitzen du datuak: pop talde bat izateko aspirazioaren eta bazterreko soinu eta jarrera baten artean dabiltza zabuka, ezkutaketaren mugetan. Beren irudia zuzeneko performatibitatean eraiki dute batez ere, baina azkenaldian soinu propio baten bilaketara emanak dabiltza. Horren erakusgarri da argitaratu berri duten Happy Birthday lana.
Erabat finkatuta ditugu gure iruditeria popzalean 1960ko hamarkadako gizonezko rock taldeen melodia eta erritmoek emakumezko ikus-entzuleengan eragiten zituzten jokabide irrazionalak: intziri basatiak, gorputz-dardara primitiboak, dantza frenetikoak eta sexuaren frenesiak ekarritako zorabioak. Haatik, publiko zabalak ezer gutxi daki Ingalaterran sortu eta AEBetara eta Europara esportatu zen pop eztanda ordezkatzen zuten mutil nerabez osatutako banda ospetsuen atzean hainbat gay zeudela. Hain justu, gay haiek moldatu zuten Swinging London (Londres festazalea) fenomenoa, 1960ko hamarkadan Londresen loratu zen modaren eta kulturaren eszena; leherketa koloretsu eta hedonista hori gerora planeta osora zabaldu zen, mendebaldea gaindituz. Halaber, kulturaren enpresari gay haiek laguntza-sare sendo bat eraiki zuten elkarri laguntzeko, kultura-industria osoa haien mende izateko, eta azkenik, poltsikoak zale nerabeek gastatutako sosekin betetzeko.
Lau lagun: baxua, bateria, bi gitarra eta jarrera inpostatuei ihes egiten dieten bi ahots. Eboluzio interesgarria egiten ari da Kaskezur taldea hamarkada honetan. Ihesi doaz animaliak (Mukuru, 2019) da musikari gisa egiten ari diren bilaketaren azken emaitza. Soinu aldetik aurrekoak baino gardenagoa eta ñabarduraz betea iruditu zaigun disko horretaz solasteko elkartu gara Ion Mindegia eta Iñigo Belzunegi taldeko kideekin.
Audience taldeko arimetako bat izan da hamabost urtez. Irakaspenak batuta bere bide eta proiektu propioari ekiteko bulkada sentitu du orain. Moxal graziatzat hartuta, musikaren larre berrietan aske eta jostari egin nahi du trostan.
Negu-usaina nabari da Gasteizen. Aire hotza, aire freskoa eta, batik bat, aire berria. Montaukek bigarren diskoa argitaratu du, Geruzak. Beñat Goitiak geruza askoz betetako lan hotz eta trinkoa dela dio. Igartzen da, eta badakigu: iritsi da negua.
Zazpi kantako lan bat, aurrekoaren aldean trinkoagoa dirudiena, disko osoak eduki behar zuen tonua argi daukan talde baten emaitza. Garapen luzeak dira Montauken etxeko marka, Geruzak-eko kanta pare bat besterik ez daude bost minututik behera.
Iluna. Euria jaits ahala kanpoan. Jendeak jauzika alde orotatik. Oihuka. Begiak tauladako mugimenduetan josiak. Gitarra zafraldi bikoitza eta hor hasten da Juan Carlos Perez kantan: hemen gaude ta poztutzen naiz... erretzen genuen orduan eta bata bestearen kontra tinkatuz, pizturiko briketak edo metxeroak altxatzen genituen, abesti baten magiaz zoriona hitzemana balitzaigun bezala!
Datorren urtean beteko ditu hamar urte Usopop jaialdiak. Lagun artean sortu zuten, kalitatezko musika eta tratu humanoa erdigunean jarriz. Urtero saiatu dira gauza berriak probatzen, tokiekin esperimentatzen, baina tamainari eutsiz. Txikia da Usopop eta txiki nahi dutela diote Pantxika Gaicotchea Urricariet eta Joanes Garcia Basurko antolatzaileek. “Zerbait galduko litzateke bestela”. Jaialdiaren historia eta aurrerantzean dituzten erronkak errepasatu ditugu haiekin.
Amaren alzheimerra zela-eta, goizero harekin ibilaldia egiten hasi zen Andoni Tolosa ‘Morau’ kantagile hernaniarra. Saio bakoitzean argazkia egin eta Egunsentiak alperrentzat izenarekin sarean zabaltzea erabaki zuen gero. Izen bera eman dio ama zaintzen bizi eta ikasitakoak kontatuz osatu duen diskoari. Bere lanik intimistena egiten ari zelakoan, inoiz baino disko sozial eta unibertsalagoa geratu zaio.