2021-03-15 10:59

ARTIZARRA aditu eta profesional euskaldunen sare soziala da.

Proiektu honek UEUk kudeatzen duen Inguma komunitate zientifiko euskaldunaren datu-basean du oinarria. Ingumak azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen du, hau da, euskaraz zer egin den eta nork egin duen biltzen du.

Abiapuntu horretan oinarrituta, UEUk pauso bat gehiago eman nahi du eta Artizarra sare soziala martxan jarri du. Egitasmo honen helburu nagusia ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzea da. Horretaz gain, komunitate zientifiko-profesional hau ezagutarazi nahi dugu.

Dagoeneko 1.000 kide gaude bertan. Etorri zu ere!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
UEU
UEU, Udako Euskal Unibertsitatea lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea den. Euskara eta unibertsitatea uztartzeko bide horretan, ikastaroak, graduondokoak, aldizkari espezializatuak, jardunaldiak, mintegiak, testu-liburuak, on-line proiektuak eta abar antolatzen ditu.