2022-05-23 06:34

UEU betidanik izan da festazalea, eta 50. urteurren honetan ezin zuen hutsik egin ospakizun kutsuko jarduerarik. Unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi genuen. Elkartu, ospatu eta UEUko komunitatea omentzeko ekitaldi bat. UEUren bazkideak eta lagunak Euskal Herri osoan zehar daude, eta nazio ikuspegia duen erakundea izanik, hainbat hiriburutan UEUfestak antolatu ditugu. Ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, bertsoak, musika, zizka-mizkak eta sorpresaren bat gehiago ere izango dugu.

Ezinbestekoa da aurretik izena ematea, idatzi email bat helbide honetara eta adierazi zein UEUfestan parte hartu nahi duzun: komunikazioa@ueu.eus

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
UEU
UEU, Udako Euskal Unibertsitatea lukuru asmorik gabeko kultur elkartea da, zeinaren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea den. Euskara eta unibertsitatea uztartzeko bide horretan, ikastaroak, graduondokoak, aldizkari espezializatuak, jardunaldiak, mintegiak, testu-liburuak, on-line proiektuak eta abar antolatzen ditu.