2020-01-15 15:04

TRADENERek bat egin zuen Daniel Quintero Medellingo alkate hautatu berriari Hidroituango proiektu hidroelektrikoa (haren jabea EPM da) gelditzeko hauteskunde-promesa betetzeko eskatzeko nazioarteko kanpainarekin.
Daniel Quintero alkate berriak itxaropena ematen die proiektu honen eraginpean dauden guztiei, azken finean, Kolonbiako herri osoari, bere ibai nagusietako baten geldialdiak izango duen galera eta eraginagatik, Cauca ibaiak, ibaian behera istripu batek izan ditzakeen emaitzengatik, baina baita alferrikako proiektu honetan korrontea eramaten ari den diru guztiagatik ere (Kolonbiak bere premia elekokratikoak betak ditu, eta  egin behar dena  da Trantsizio justu baten alde egitea, Censatek eta beste batzuek proposatzen duten bezala, eta pertsona guztieielektrizitatea bermatzea, horretarako beste ekoizpen motak bultzatuz)

Duela astebete, Ríos Vivos mugimenduak kanpaina bat abiatu zuen sare sozialetan, Daniel Quintero alkatearen arreta erakartzeko eta Hidroituango desegiteko konbentzitzeko. #QuinteroDesmanteleHidroituango kanpainaren bidez, Twitterren, erakundea, prin Presak kaltetutako pertsonek, gainera, beraiekin biltzeko eskatu diote agintariari, eskualdeko biztanleen egoera humanitarioari irtenbideak bilatzeko. Hamar dira Quinterori presaren inguruko ekintzak hartzeko ematen dizkioten arrazoiak; besteak beste, eraikuntza prozesuan ustezko ustelkeria, EPMren gaineko konfiantzarik eza eta biztanleei kalte-ordainik ez ematea, gatazka armatuaren biktima direlako bereziki. Horrez gain, Hidroituangoren ingurumen eraginagatik egindako kritikak betetzeko eskatu zioten alkateari, alkatetzarako kanpainari ekin aurretik.

Euskal Herritik Hidroituangoko biktimekin solidarizatzen gara, eta hainbeste ekosistemaren mende dagoen arteria horren defentsa eskatzen dugu #QuinteroDesmanteleHidroituango

https://twitter.com/hashtag/QuinteroDesmanteleHidroituango?src=hashtag_click

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?