2019-12-04 16:16

Atzo, abenduak 2, hiru urte igaro ondoren, ingurumen ekintzailea eta Lenca Berta Cáceresen erailketari dagokion epaiketaren emaitza erabaki zen . Hondurasko Jurisdikzio Nazionaleko epaitegiak 34 urteko kartzela zigorra ezarri zien hilketa leporatu zien 4 lagunei: Elvin Rápalo, Óscar Torres, Edilson Duarte eta Henry Javier Hernández, eta beste 16 urte, Gustavo Castroren hilketa saiakeragatik, erasoan ere zaurituta suertatu zena. Hala ere, familiak eta Bertaren erakundeak, COPINH (Hondurasko Herri Erakundeen eta Indigenen Kontseilua) hasieratik aldarrikatu dutenez, hilketaren egile intelektualei, DESA enpresako zuzendariei eta eraiilketa babestu zuen Honduraseko estatuari ez zieten zigorrik ezarri.

Hori dela eta, Ekologistak Martxanetik berriro ere gure elkartasuna erakutsi nahi dugu ordutik hona hainbeste aldiz partekatu dugun Berta Cáceres familiarekin eta COPINH-rekin, eta berriro ere, bat egiten dugu haien justizia eskariarekin eta Gualcarque ibaian bultzatzen den Agua Zarca zentral hidroelektrikoaren proiektu hiltzailea geldiarazteko eskariarekin.

COPINHen Berta Cáceres-en kasuaren irakurpenari buruzko adierazpena

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?