2019-11-22 15:46

makebigpolluterspay.org

Klima larrialdia sortu eta areagotzen ari diren industria eta korporazioei haien ardura leporatzeko kanpaina abian da. Madrilgo COP25eruntz hurbiltzen garenez, hau bezelako iniziatibak inportatnteak dira benetako errudunak salatzeko: petrolio enpresa handiak (Exxon, Shell eta besteak), energia enpresa handiak, hegalaldi enpresak, etab, etab.

Kutsatzaile handiek, urteron milioika etekin irabazten dituzten bitartean, mila milioi dolar gastatu dituzte publizitatean eta haien ardura ukatzen. Klima-krisia ukatzen dute edo haien ardura ez dela diote, “konponbide” faltsuak sustatzen. Nahiz eta beren publizitate berdeak esaten duen arren, gauza bera egiten jarraitzen dute, kutsatu eta klima krisialdia eta bestelakoak eraginez.

Sinatu kanpaina hemen

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?