2019-09-16 18:20

 

Trantsizio energetikoa bidean dago. Hala ere, badirudi publiko zabalarentzat alderdi bakar batean baino ez dela garatzen ari, alegia, energia-iturri berriztagarrien eta horiei lotutako teknologien alderdian.
Ba al dago eztabaida publikorik trantsizio energetiko horren euskarri den eredu energetikoari buruz? Posible al da trantsizio energetikoa, energiaren kultura berri baterako trantsiziorik ez badago? Posible al da eredu ekosozial berri bat eraikitzea, mugagabeko hazkundean, neoextraktibismoan, kolonialismoan eta patriarkatuan oinarritutako politikak darabiltzan sistema sozioekonomiko kapitalista neoliberal baten baitan? Egon al daiteke bidezko trantsiziorik, baldin herriei haien baliabideak lapurtzen bazaizkie; komunitateak haien lurretatik kanporatzen badira; botere-harreman oligopolikoak ezartzen badira; inpunitatearen arkitektura globalari esker, enpresa transnazionalen jarduna babesten bada; herritarrak eta gorputzak zeharkatzen dituzten inpaktuak, intersekzionalitatea eta ahultasunak kontuan hartu gabe; herritarren erdiak, hots, emakumeak, kontuan hartu gabe; energia-kontsumoa jaitsi gabe eta burujabetza energetikoaren aldeko apusturik egin gabe?
Ugariak dira erronka ingurumen- eta gizarte-erronka handien garai honetan. Egungo krisi klimatiko eta energetikoaren aurrean, premiazkoa da kudeaketa- eta erabakitze-maila guztietan herritarren partaidetza ardatz izango duten alternatibak sortzea. Herritar kontzienteak, posible den beste mundu horren eraikuntzan jardungo dutenak.


Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia: Banatu ezineko bi bide konferentzia premiazko deia da, batetik, trantsizio energetikoa zuzendu behar duen justizia sozialaren oinarriak ezartzeko, eta, bestetik, mundu osoan demokrazia energetikoaren bidea urratzen ari diren erreferentziazko ekimenak ezagutzeko.

HELBURUAK

  • Eredu energetikoaren eta nazioarteko egoera politiko eta sozialaren diagnostiko bateratua egitea;
  • Transnazionalekin gatazkan dauden erakunde anitzen esperientziak ezagutzea, bai eta errealitate politiko, sozial eta intenazionala aldatzeko duten ahalmena ere;
  • TRADENER proiektuaren emaitzak ezagutaraztea;
  • Trantsizio energetiko demokratikoa gauzatzeko printzipioak finkatzea (ekosozialismoa, justizia klimatikoa, ekofeminismoa, etab.);
  • Konferentziaren baitan engaiatutako erakunde eta pertsonen ikerketa-sareak eta kanpaina bateratuak indartzea.

EGITARAUA

HIZLARIAK

IZEN-EMATEA

MATERIALAK

KOKAPENA

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
TRADENERen helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa egitea da hainbat ikerketa bidez, eta bertako eta munduko eragileekin batera. Egungo energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere bidezkoa eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. Energia zertarako energia eta norentzako?