2020-10-07 13:02

Egilea: Enara Izagirre Arrizabalaga #teilakide-a

COVID19a dela-eta martxotik hona bizitzen ari garen egoeraren barruan, gutako bakoitza nola aurkitzen den begiratuz hasi genuen atzoko saioa. Emozio ezberdinak partekatu ditugu, zailena egin zaigun horretan arreta jarriz. Nola nago?

Zer dago nire esku? Galderari entzuten aritu ginen jarraian. Aldatu nahiko genukeen horretan,  gure esku dagoena eta ez dagoena bereizteko ariketa bat egin genuen. Jarrera proaktibo eta erreaktiboaren bereizmenarekin, egoera baten aurrean izan ditzakegun jarrera ezberdinak arakatu genituen. Zailtasun bati aurre egiteko gure pentsamenduaren mugak gainditzeak irekitzen dizkigun aukerak landu genituen ariketa praktikoekin eta ohartu ginen, ze garrantzitsua den zailtasun batekin topo egiten dugunean gure buruei galdetzea: ze jarreratik ari naiz begiratzen egoera? Ze beste aukera posible ditut egoera honi aurre egiteko momentu honetan ikusteko gai ez naizena?

Nola indartu naiteke? Izan zen erantzuten aritu ginen hirugarren galdera. Bakoitzak bere burua egoera guzti honen aurrean indartzeko konpromiso txiki bat hartuz  eta pentsamenduetan oso katramilatuak sentitzen garen egoeretako eta amorrua sentitzen hasten garen horietarako lagungarri izan daitezkeen bi arnasketa mota landuz amaitu genuen saioa.

Elkar entzuteko espazio seguruak sortzean elkar zaintzari bide ematen diogu.


  • “COVID19-aren aurrean, Nik zer? Nola nago? Zer dago nire esku? ekimena”, Enara Izagirre Arrizabalaga eta Nerea Redondo Otamendi teilakideek dinamizatu zuten 2020ko urriaren 6an.

The post COVID19aren aurrean, elkar zaintza appeared first on Teila Fabrika.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara, Donostiako Egia auzoan. Komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!