2020-12-01 10:30

Bi urte pasa dira Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik. Bi urte hauetan, sortzaile talde honek buru belarri ibili da lan honen aurkezpenean eta Hatortxu Rock bezalako eszenatokietara edota Txapel Reggae edo

Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko eta deskargatzeko!

Legoreggae bezalako jaialdietara eraman ditu aurkezpenak, Euskal Herriko reggae talde erreferentziala bihurtuz.

Hau ospatzeko, Suaia eta Ama Rebel taldeak lan hau osatzen duten abestiei bizi berria eman nahi izan dio eta horretarako, erremixen biniloa aurkezten du, bere testuinguruan barnebiltzen diren ekoizle ospetsuetaz inguratuz.

Raggamuffin Kamarada â€' Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.

Lan hau, Kalen bertsioaren drum&bassetik Tejeren stepper-punk-era ibiltzen dena, Ibon Larruzeak masterizatu du Bilbon kokatutako Euridia estudioan eta soilik binilo formatuan aurki dezakegu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Taupadaz taupada bihotzak bizirik darrai. Sortzen dugun bitartean bizirik sentitzen gara. Sortzea bizitzea delako. Ez gara honetaz bizi, maite duzun zerbaitetaz bizitzeak ederra izan behar duen arren. Gure lanak mundura zabaltzea eta edozeinek lan horietaz gozatzea nahi dugu. Kultura ez delako gurea edo zurea… kultura askea delako. Denona. Herriarena. Horregatik dira Copyleft gure lanak. Herriarentzat sortzen dugu. Herriaz sortzen dugu. Gure inguruan gertatzen denari uko egin ezinik. Kultura aseptiko batetara garamatzan merkantilizazio prozesu eta esparruetatik at daude gure sormen lanak. Ez gara enpresa bat. Elkarte bat gara, indar metaketa bat gure proiektuak aurrera atera ahal izateko. Sortzaile, gurera hurbiltzen bazara ez espero egitura erraldoirik. Ez espero inork ezer egina ematerik. Zuk Zeuk Egin filosofiapean bidailagunak besterik ez dituzu aurkituko. Zu, Gu izatera pasako zara. Gu, gure eskarmentu, gure bertute eta akatsekin, gure gogo eta irudimenarekin. Gu, gauzak ahalik eta e