2020-08-27 11:09

Osasuna bermatu eskoletan.
Ikasturte osorako itzulera segurua eta presentziala.

Hezkuntza Sailaren pasibotasunaren aurrean ikasgeletara modu seguruan itzultzeko kezka, hezkuntza komunitatea osatzen dugun irakaskuntzako sindikatu guztiek, guraso-elkarteek, ikasleek eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu ikasturte berriari begira ezinbesteko neurri batzuk ezar ditzala, ikasle guztiei aurrez aurreko hezkuntza bermatzeko. Jasotako neurriak honako hauek dira:


– Negoziatzeko eta adosteko gaitasuna duen elkarrizketa-foro bat sortzea, bazterketarik gabeko hezkuntza-komunitateko eragile guztiak barne hartuko dituena.

– Irakaskuntza presentziala maila guztietan, hezkuntza-komunitatearekin adostutakoa, aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak orekatzen saiatzeko.
– Hezkuntza-ingurune segurua, langileen eta ikasleen osasuna bermatuz.
Horretarako, erreklamatzen dugu:


• Ikastetxe bakoitzerako kontingentzia-planak, prebentzio-zerbitzuak eginak eta inplementatuak.
• Ratioak jaistea.
• Plantillak handitzea (baita hezkuntza beharrak indartzeko ere).
• Espazio alternatiboak planifikatzea.
• Babes berezia langile zaurgarrienei.
• Zentro bakoitzean lan-osasunaz arduratzen den pertsona.
• Osasun-langileak ikastetxeetan.

 

– Irizpide pedagogikoak eta emozionalak lantzea.

– Egoera zaurgarrian dauden ikasleei arreta berezia eskaintzea.

– Langile guztion lan-baldintzetan atzera ez egitea.

– Baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat.

– Zerbitzu osagarriak (garraioa, jantokia, garbiketa…) egoera berrira egokitzea, erabiltzaileentzat eta langileentzat beharrezkoak diren bermeekin, eta beharrezkoak diren zerbitzu-handitzeak egitea.

– Sortzen diren egoera berriei aurre egiteko kontziliazio-neurriak.

Neurri hauek guztiak epe laburreko eta ertaineko plangintza batean zehaztea eskatzen dugu, behar duten inbertsioarekin. Neurri hauek aldarrikatuko ditugu ezarri arte.

Osasuna bermatu eskoletan
Ikasturte osorako itzulera, segurua, presentziala

The post STEILASen elkarretaratzea Lakuan Hezkuntza Sailaren pasibotasuna salatzeko ikasturte berria hastear dagoenean appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.