Donostiako Maria Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastetxeko zuzendaritzak langileei jakinarazi die 2021-22 ikasturtean ikastetxea ixteko erabakia hartu duela. Kristau Eskolako ikastetxe itundu horren itxierak ikastetxeko 13 langilek bere lanpostua galtzea ekarriko du eta 175 inguru ikasleen eskolaratzean eragina izango du.
Erabaki hori dela eta STEILASek:
STEILASek bere esku dagoen guztia egingo du langile guztiak birkokatzeko, hitzarmen kolektiboan jasotako birkokapen akordioaren bidez eta patronalei exijitzen die oztoporik ez jartzeko langileak birkokatuak izan daitezen.
Deigarria bezain kezkagarria da atzo komunikabideen bitartez jakitea bertan hotel bat eraikitzeko asmoa dagoela, eta egun berean zuzendaritzak langileei itxieraren berri ematea. Ez dugu ahaztu behar ikastetxe pribatu-itundu horrek urtez urte milaka euro jaso dituela hezkuntza itunen bidez; eta orain, negozioak etekinik ematen ez duenean ikastetxea ixtea erabakitzen da. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu negozio honen bitartez eskuratuko diren irabaziak aztertzea, zaintzea eta, orain arte jasotakoaren truke, ogasun publikorako berreskuratzea.
The post STEILASek Donostiako Maria Inmaculada ikastetxearentzako konponbidea exijitzen die enpresari, Kristau Eskolari eta Eusko Jaurlaritzari appeared first on Steilas.