2020-09-30 15:38

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu berehala has daitezela inplikatutako eragileekin lanean, azken urteetako murrizketa-politikek osasun publikoaren ahultze progresibo eta kezkagarria ekarri baitute , eta urriaren 3ko mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak egoera iraultzeko.

Helburu nagusia langileen muturreko egoera zein den gizarteari jakinaraztea da, eta Osasun Sailari gure osasun-sistema publikoaren arazo larrietarako konponbideak exijitzea da: langile falta, behin-behinekotasun tasa altuak Osakidetzan, neke fisiko eta emozionala, lanaren gainkarga sistematikoa, estresa, errekonozimendu eza, babesgabetasuna, laneko osasunaren ardura falta, kontziliazio-beharren neurri gabezia eta lan-baldintzen narriadura etengabea.

Azken urteetako murrizketa-politikek osasun publikoaren ahultze progresibo eta kezkagarria eragin dute, eta hori agerian geratu da egungo osasun-krisian. Lehen Mailako Arretako zentroetan bizi izandako egoera gure osasun-sistemak eguneroko bizitzan dituen giza baliabideen eta baliabide materialen eskasiaren adibide dira.

Halaber, azken aldian mobilizazio deitzaileek Osakidetzarekin izan duten elkarrizketa eza eta Osasun Sailak zuzendutako negoziazio kolektiboari buruzko politika negargarriak salatu nahi ditugu. Gai horiek dira euskal osasun publikoko sektoreko langileei protestetara berriro ere indar handiz ekitera deitzeko legitimatzen gaituen bermea.

Mobilizazioak

Urriaren 3an, 12:00etan manifestazioa Bilbon.

The post STEILASek bat egiten du Osasungintza publikoan deitu diren mobilizazioekin appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.