2020-10-20 13:41

Urriaren 21, 27 eta 29n sindikatuek jangeletako langileak grebara deitu dituzte jangeletako zerbitzua bermatze aldera. STEILASek bere babes osoa adierazi nahi die langile hauei guztiei daramaten borrokan.

Ikasturtea hasi denetik hezkuntza komunitatea osatzen dugunok modu desberdinetan ari gara gure kezka, haserrea, eta Hezkuntza Sailaren arduragabekeria zein aldebakartasuna salatzen.Halaber, adierazi diogu ez dugula inolako murrizketarik onartuko eta ikasturtea segurua izan dezagun ezinbesteko kontratazioak egin eta beharrezko baliabideak jarri ditzan.

STEILASek jangeleetako langileek kaleratu dituzten aldarriak bere egiten ditu: segurtasunaren bermea; enpleguari eta lan-baldintzei eustea, ratioak jaitsiz eta lanen gainkargarik gabe; zerbitzu seguruak eta kalitatezkoak.

Horregatik guztiagatik, STEILASek dei egiten die hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztioi jangeletako langileek antolatuko dituzten mobilizazioetan parte har dezagun.

Euskal Herrian, 2020ko urriaren 20an

The post STEILASek babes osoa adierazi nahi dien jangeletako langileei appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.