2020-03-27 18:01

STEILASBERRI honetan gaurko Mahai Sektorialeko berriak aurkituko dituzue, aste honetan Hezkuntza Departamentuak hartutako neurriekin batera: 

1 MAHAI SEKTORIALA (2020/3/27)

 

  • LEP 2020 

 

    • Mahai Sektorialean parte hartzen dugun sindikatuok 2020ko ekainean egin beharreko Hezkuntza Ertainen LEP 2021eko ekaineara atzeratzearen aldeko iritzia adierazi dugu. Hezkuntza Departamenduko ordezkariek ere, zentzu bereko iritzia plazaratu dute.
    • Nafarroako Gobernuak hartuko duen erabakia martxoak 31 asteartean ezagutuko da.
    • Naiz eta azkeneko erabakia atzeratzearen aldeko izan, Departamenduak deialdiaren lanarekin aurrera jarraituko du, epaimahaien izendapenarekin izan ezik.

2 BESTE PROZESUAK

 

  • LEKUALDATZE LEHIAKETA

 

Hezkuntza Departamenduak prozesuaren datu guztiak Hezkuntza Ministeritzara bidali ditu. Departamendua erresoluzioaren zai dago, baina Alarma Egoera jarritzen duen bitartean ez da argitaratuko.

 

  • CAP ETA ZUZENDARITZA DEIALDIAK

 

Aurretatuak dauden arren, Alarma Egoera jarraitzen duen bitartean ezin izango dira argitaratu.

 

  • PROIEKTU ETA PROGRAMA ZERBITZU BATZORDEAK

 

Alarma Egoera jarraitzen duen bitartean, epea bertan behera geratu da.

 

  • OSASUNA ZERBITZU BATZORDEA

 

Prozesua itxita zegoen eta Alarma Egoera amaitzean ebatziko da.

 

  • JARDUNALDI MURRIZKETAK

 

Bertan behera geratu dira. Orain arte aurkeztutako eskaerei uko egiteko aukera dago.

 

  • LEP MASIBOA

 

Posible bada ekainean egingo da.

 

 

  • ZERRENDA ESPEZIFIKOAK

 

Alarma Egoera amaitzean argitaratuko dira.

 

 

  • PRAKTIKALDIA

 

Aurrera darrai. Praktikaldiaren luzapena eskatu eta egoera berriarekin maiatzan bukatzeko arazoak izango dutenak, Departamenduko arduradunekin harremanetan jarri beharko dira: Amalia Cuartero eta Ana María Martínez Mongay. 

 

  • EZINBESTEKO EGOERAREN ONDORIOZKO BAIMENA

 

Interesdunek zentroaren zuzendaritzari adierazi behar diote eta zuzendaritzak Administrazioari.

 

  • ORDEZKAPENAK ETA DEIALDIAK

 

Telefonoz eta soilik urgentzia handieneko kasuetan.

3 UNIBERTSITATERAKO SARTZEKO EBALUAZIOA (USE)

  • Data, Alarma Egoerak ahalbidetzen badu
    • Ohiko deialdia: ekaineko azken egunak.
    • Ezohiko deialdia: uztaileko bigarren hamabostaldia.
  • Frogaren moldaketa eginen da, soilik jada ikastetxean landu diren blokeak ebaluatuko dira. Hezkuntza Departamenduak ikastetxeekin harremanetan jarriko da zeintzuk izan diren landutako blokeak jakiteko eta proba egokitzeko.

4 LANBIDE HEZIKETA

  • Lantokiko Prestakuntza ordu kopurua 220 ordutara murriztu, LP modulua eta Proiektu modulua elkartuz, enpresan egiten den egonaldia gutxienez Errege Dekretuak eskatzen dituen gutxieneko 25 orduak bete daitezen.
  • Lantokiko egonaldia ekainera, eta beharra balego, uztailera luzatu daiteke.

5 EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN FROGAK BERTAN BEHERA

  • Estatu mailan kudeatzen diren kanpo frogak (LH 3. eta 6. maila, eta DBH 2. maila), eta Nafarroa mailako ebaluazio diagnostiko frogak (LH 4. maila eta DBH 2. maila) bertan behera geldituko dira.

Alarma egoera honek sortu duen eguneroko ezegonkor honetan, Hezkuntza Departamentuak erabakiak argi eta garaiz hartu behar dituela aldarrikatzen dugu Steilasetik. Lehentasuna pertsonak eta bizitzak izan behar dira, eta horitk abiatuz hezkuntza prozesuarekin ahalik eta duinen jarraitu. Ildo horretan, etapa guztietan ematen ari diren irakas-zailtasunei malgutasunez irtenbideak ematea eskatzen dugu, ikasle guztiak kontuan hartuz. 

Bigarren Hezkuntzako Lan Enplegu Eskaintzari dagokionez, STEILASek prozesu hau 2021.urtean egitea babesten du, deitu diren lanpostu guztiak mantenduz, 2020ko ekainean ez baitago inongo bermerik prozesu hau modu egokian aurrera eramateko. 

Bizi dugun egoera hau ezin da Estatuaren rezentralizariorako aitzakia izan, eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hezkuntzaren gaineko eskumenei eutsi behar die.

STEILASBERRI 10 (20_3_27) eus

The post STEILASBERRI 10. Nafarroa. LEP atzeratzea, USE data aldaketa, kontratazioen egoera… appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.