2021-01-13 15:12

Bilboko Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxeko â€'Kristau Eskolako ikastetxe pribatu itunduaâ€' zuzendaritzak langileei eta familiei jakinarazi die 2021-22 ikasturtean ikastetxea ixteko erabakia hartu duela. Itxierak ikastetxeko 33 langilek bere lanpostua galtzea ekarriko du eta 200 ikasle baino gehiagoren eskolaratzeari eragingo dio.
Erabaki hori dela eta STEILASek hauxe adierazi nahi du:

• Ikastetxearen titularrari eta Kristau Eskolari arduraz joka dezaten eta langileak eta familiak asebeteko dituen konponbidea ematea exijitzen dio.

• Halaber, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Solokoetxe auzoko ikastetxeko egoeraren irtenbiderako aukera guztiak azter ditzala eskatzen diogu, publifikazioa barne, hezkuntza komunitatearekin adosturik. Kasu honetan benetako konpromiso soziala agertu duen ikastetxe itundu honen publifikazio aukerak sakon aztertzea eskatzen diogu Hezkuntza Sailari, Euskal Eskola Publikoaz Harro Hezkuntza Topaguneak adierazitako bidean eta Kataluniako gobernuak garatutakoaren antzeko araudi bati eutsiz.

STEILASek bere esku dagoen guztia egingo du langile guztiak birkokatzeko, hitzarmen kolektiboan jasotako birkokapen akordioaren bidez eta patronalei exijitzen die oztoporik ez jartzea langileak birkokatuak izan daitezen.

The post Prentsa oharra: STEILASek Bilboko Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxearentzako konponbidea exijitzen die enpresari, Kristau Eskolari eta Eusko Jaurlaritzari. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.