2020-08-21 18:05

Hezkuntza Departamentuak datorren ikasturterako hartutako neurriak berandu iritsi dira eta oso eskasak dira.

Carlos Gimeno, Hezkuntza kontseilariak, eta Santos Indurain, Osasun kontseilariak emandako prentsaurrekoak huts egin digu. Ekainean, kontingentzia-plan bat onartu zen, plantillen gehikuntzarik eta espazio alternatiborik aurreikusten ez zuena, beste gabezia askoren artean, eta orain neurri batzuk hartu dira, guztiz eskasak. Positiboa da jardunaldia jarraitua izatea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan, baina oraindik antolaketa-alderdi asko konpondu gabe daude. Bestalde, Haur Hezkuntzako ratioa 25etik 20ra jaitsi da, baina ez da nahikoa egungo osasun egoeran. Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan ratioak zeuden bezala geratuko dira; errefortzu kontratazio batzuk baino ez dira eginen. Irailean ikasturtea aurrez aurre eta segurtasunez hasteko berandu bada ere, ezinbestekoa da ahalik eta azkarren plan bati ekitea, eskola publikoari espazio alternatiboak emateko eta hezkuntza etapa guztietako ratioak jaisteko. Gobernuak hezkuntza eta osasuna lehenetsi behar ditu beste gastu batzuen gainetik, adibidez, azpiegitura faraonikoena.

Dokumentua PDFan

Gobernuak ikasturte hasierarako hartutako neurriak. PDFa (gaztelania hutsean, jaso bezala)

The post Prentsa oharra. Nafarroa. Hezkuntza Departamentuak datorren ikasturterako hartutako neurriak berandu iritsi dira eta oso eskasak dira. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.