ARGIA.eus

2021eko apirilaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.
2021-02-26 13:37

Hezkuntza Departamentuak ingeleseko, frantseseko edo alemaneko B2a duten irakasleentzako aldi baterako ziurtagiriak luzatu eta zabaldu nahi ditu, hizkuntza horietan uztezko C1 maila izan dezaten. Modus operandi hori UPNko José Iribas kontseilariak antolatu zuen 2014an, Haur eta Lehen Hezkuntzako espezialitateko langileak kontratatzera behartzen zuen epaiaren ondorioz. Egiaztapena eman zitzaien B2a zuten irakasleei, baldin eta klaseetako % 80ra joan baziren, nahiz eta C1eko azterketak ez gainditu.

Hezkuntza Departamentuak ez die adierazi sindikatuei 2014an aldi baterako akreditazioa eskuratu eta azken 7 urteetan titulazio ofiziala lortu duten langileen ehunekoa, edo zenbat irakasle diharduen aldi baterako C1arekin. Horri gehitu behar zaio gardentasun eza orokorra aipatu programako giza baliabideen kudeaketan.

Titulu ezdeus horiek 2021eko abuztuaren 31n iraungitzekoak ziren, baina Hezkuntza Departamentuak fartsarekin jarraitzeko asmoa du 2025era arte, gutxienez, dekretua aldatuta. C1 pseudomailaren egiaztapenekiko obsesioa ezin da ulertu PAIren gabeziak ezkutatzeko ahaleginean baizik, ingeleseko B2 maila duten irakasleak kontrata baitaitezke programarako. Horrela, hobeki ezkutatzen dituzte hizkuntza-prestakuntza eskasa eta gainerako arazoak pedagogiaren eta antolaketaren alorretan.

PO PAI fake tituluak. NP Títulos fake PAI

The post Prentsa oharra. Fake tituluak PAIn appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.