2020-04-21 16:27

STEILASentzat oso larria da eskolak eta Haurreskolak itxi zirenetik Hezkuntza Saila langileen ordezkapenekin egiten ari dena. Zazpi aste igaro dira eskolak itxi zirenetik Araban eta sei gainontzeko lurraldeetan, eta argitaratu berri diren irizpideen arabera, ordezkapen asko bete gabe geratuko dira. Ikastetxe bakoitzean zuzendariak erabakitzea zein den bete beharreko ordezkapena eta zein ez, onartezina den prozedura dela iruditzen zaigu. Nerri honek ez du inongo adostasunik eta oso aurrekari arriskutsua dela iruditzen zaigu. Ordezkagunea ostegunetan bakarrik egongo omen da erabilgarri. Egoera honek ikasleen hezkuntzarako oinarrizko eskubidea urratzeaz gain, ehundaka langile gaixorik egonda lan egitera eta langabeziara joatera behartzen ditu.

STEILASek ordezkapen guztiak lehen egunetik betetzeko deia egiten dio, berriro ere, Hezkuntza Sailari eta erabakia berehala har dezala. Hezkuntza Publikoa osatzen dugun langileon ahozko aitortzak ez du ezertarako balio, neurri zehatzez laguntzen ez bada aitortza hori.

Pandemia egoera honi aurre egiteko ezinbestekoak dira oinarrizko eskubideak bermatzen dituzten zerbitzu publikoetako langileak, eta beraz, ordezkapen guztiak betetzea ezinbestekoa da etapa eta Hezkuntza Publikoa osatzen duten sektore guztietan.

The post Prentsa Oharra: EAEko irakaskuntza publikoan ordezkapen guztiak ez betetzeak eskubideak urratzen ditu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.