2020-04-23 09:17

1. Uste dugu gaur Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurkeztutakoa hezkuntza-komunitatearekin adostu behar zuela. Bizi dugun krisi-egoerak adostutako prozedurak eta, hala behar izanez gero, erabakiak behar ditu.

2. Nabarmentzekoa da sailburuak ikastetxeen artean dauden desberdintasunei buruz egin duen aipamena. Desberdintasun horiek Jaurlaritzaren erantzukizun zuzena dira, eta, beraz, adierazpen horrekin batera autokritika sakona egin behar zen.

3. Hezkuntza Sailak hartutako neurri guztiek eragina dute langileen lan-baldintzetan. Gaur egun, ez dago inolako negoziazio-esparrurik aldaketa horiek guztiak egiteko, ezta ikastetxeei 2020/21 ikasturterako eman beharko zaizkien baliabideak negoziatzeko ere. Ezinbestekoa da gai hori lantzen hastea.

4. Administrazio-prozesu gehienak geldirik daude. Era berean, ez da inolako informaziorik eman LEP prozesuei, plantillen egonkortasunari, lekualdatze-lehiaketari eta ikasleak onartzeari buruz, adibidez.

5. Egia da etapa, ziklo eta maila guztiak ez direla berdinak. Baina ez gaude ados horietako batzuk “lehentasunezko” gisa ezartzearekin. Guztiek dituzte beren ezaugarriak, eta idazketa lantzen ari den ikasmaila batxilergoa bezain garrantzitsua izan daiteke ikuspuntu pedagogiko batetik. Horrez gain, sailburuak 0-3 etapa eta Hezkuntza Berezia ez ditu ezta aipatu ere

6. Gauza bera gertatzen da espezialitate, arlo eta sektore desberdinekin. Nahiz eta egia den eremu instrumentalek garrantzi berezia hartzen dutela egoera honetan, gainerako eremuak ez dira zokoratu eta gutxietsi behar. Hezkuntza Sailak hartutako erabaki horien ondorioz, adibidez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta ematen dieten langileak edo musika-irakasleak ez dira ordezkatuak izango, ezinbestekotzat hartuak izan ez direlako, beren ikastetxeetan lan erabakigarriak egiten ari direnean kasu gehinetan.

7. Hezkuntza Sailak sistema “salbatu” nahi du, baina hezkuntza-sistematik kanpo jarraitzen duten ikasleei nola lagunduko dien argitu gabe jarraitzen du. Ikasturteko bi hilabete falta dira eta administrazioa ezin da mugatu familia horien eskuetan ordenagailu bat jartzera. Salbuezpenezko egoera honetan Hezkuntza Sailaren arduragabekeriaren beste adibide bat

8. Hezkuntza Sailak ebaluazio-prozesuen inguruan egindako planteamendua positiboki baloratzen dugu, baita uztailean ikastetxeak ez irekitzea ere

The post Prentsa Oharra: Cristina Uriartek egindako agerraldiaren balorazioa. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.