2020-04-30 17:15

Azken orduko berria!

Maiatzak 1 Nafarroa komunikatua.

EZ DUGU NORMALTASUNIK NAHI

Aurtengo osasun-krisiaren ondorioz, behartuta gaude maiatzaren lehena gure etxeetan konfinatuak egoten. Konfinatu gaituzte normaltasunera bueltatu ahal izateko, normaltasuna
arazoa denean. Etxean gaude, bai, baina ez digute ahoa itxi.
Aurten, inoiz baino gehiago, erne egon behar dugu, adi. Egoera ezezagun honen aurrean,
ez dakigu zein izango den gertaeren bilakaera, baina badakigu kapitala saiatuko
dela, beste behin ere, langile-klaseak bere hutsak ordaintzen. Horregatik ez dugu normaltasunera
itzuli nahi, normaltasuna baitzen guretzat arazoa eta oraindik ere baita.
Gure diskurtsoak dio mundu juxtuagoa posiblea dela. Krisi honetan, berriz ere, hau esan
beharra dugu. Zazpi aste hauetan zehar, gure etxeetan konfinatuak, agerian gelditu da inposatzen diguten normaltasun hori baliabide naturalen suntsitze eta gehiegizko ustiapenaren ondorioa
dela. Planetak jada esana zigun muga jasanezinetara iristen ari ginela, eta pandemiak
hori ispiluaren aurrean jarri digu. Normaltasun hori kapitalismo suntsikorra baino ez da, beste aldera begiratzen duena eta baliabide naturalak agortzen jarraitzen duena, gutxi batzuen aberastasuna handitzeko helburu bakarrarekin.
Haien normaltasuna, sistema kriminal honen normaltasuna, zerbitzu publikoetako murrizketa-politikarena eta haien pribatizazioarena besterik ez da. Gizaki guztionak diren gauzen merkantilizazioa, oinarrizko beharretatik negozioa eginez. Osasun publikoa suntsitzeak oso ondorio larriak ditu, larri- larriak, eta osasun-krisi honek berriz ere erakutsi digu: pribatizazioak hil egiten du. Erakusten duten normaltasun horrek baloratzen du soilik kapitalari etekinak emateko gaitasuna, baina orain, gehien behar izan dugunean, ugaltze eta zaintze-lanak izan dira funtsezkoak. Bizitzari eusteko funtsezkoak. Ekoizpen-lanak ez dira krisiaren ondorioak arintzen ari, baizik eta garbitzaileak, osasun-langileak eta osasun-zentroetan lan egiten dutenak, zaintzaileak, suhiltzaileak, banatzaileak, supermerkatuetako enplegatuak, dendetakoak, etxeko langile garraiolariak, postako langileak, trenbideko langileak… horiek dira funtsezko zerbitzuak. Hau da, bizitza erdigunean jartzen duten lanak, pertsonen ongizatean
eta haien beharretan zuzenean eragiten dutenak. Lan horietako asko, ikusezin bihurtuta eta gizartearen eta ekonomiaren aldetik gutxietsita, gehienak emakumeek eginak dira.
EZ DUGU NORMALTASUNIK NAHI
Normaltasun horretan, errentagarriak ez garenok, ertzetan gaudenok ez gara existitzen;
izan ere, krisi honetan ere agerian geratu baita sektorerik prekarizatuenek, hala nola etxeko langileek, paperik gabeko pertsonek, autonomo faltsuek eta abarrek duten ahultasuna, bizirauteko aukera ematen dieten baliabide urrien ahalmena galdu baitute. Gela
batean, patera-pisuetan, pilatutako familiak. Egoera hau are odoltsuagoa da administrazioaren etxebizitza huts asko dauden hirietan. Denok gaude konfinatuta, baita indarkeria jasaten duten emakumeak ere, erasotzaileekin 24 orduz bizitzera kondenatuak.
Ezin ditugu ahaztu, halaber, lekualdatuak, errefuxiatuak, soroetan harrapatuta daudenak, inolako prebentzio-neurririk gabe eta are gutxiago osasun-neurririk gabe. Preso dauden pertsonei ere, haien eskubideak modu onartezinean murriztu eta urratu zaizkie, espetxeetako konfinamendua eramangarriagoa izan dadin neurririk hartu gabe. Ezin dugu ahaztu, halaber, Munduko pandemia handienak, goseak, eta ez 19. covid-ak 300.000 lagun hil dezakeela egunean hurrengo 3 hilabeteetan.
Gu, pertsonok, konfinatuak gara arduraz eta elkartasunez, ez gure eskubideak, ez. Eskubideak ez daude konfinatuta, ez dira inoiz egon; horregatik, ulertezina da horietako askoren urraketa; horren adibideak dira egun hauetan ikusi ditugun polizia-abusuak, behar erreal bati erantzuten ez zioten auzo eta hiri batzuen militarizazioa, aste hauetan ugaritu diren balkoiko txibatoen kopurua, auzokoak iraintzen dituztenak baina ondoko etxebizitzan oihu eta kolpeak aditzean isiltzen direnak, jaso dugun manifestatzeko debekua segurtasun neurri guztiak errespetatu arren… Beste era batera egingo dugu, baina egin egingo dugu: kaleak hutsik daude baina beteko ditugu, ez izan zalantzarik. Ez, ez dugu normaltasunik nahi, ez dugu normaltasun gris eta baztertzaile horretara itzuli nahi, horrek menderatzen gaituelako eta kapitalaren interesak pertsonen interesen aurretikartzen dituelako. Eredu ekonomiko eta sozial horrek ez digu balio. Ezin gara itzuli koronabirusaren krisiaren aurreko normaltasunera, normaltasun hori arazoa baita. Bidezko mundu baten alde, bizitza eta pertsonak erdigunean jarriko dituena, ingurumena errespetatuko duena. Etengabeko borroka.
Gora maiatzaren lehena!
Gora langileon borroka!

The post Nafarroako epaitegiak Gobernu delegaritzaren debekuaren aurka egin eta ekimena baimendu digu. Bihar Maiatzaren lehena, kalean izanen gara! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.