2020-06-26 11:55

 

 

 

 

 

 

 

Sindikatu guztien agerraldia 2020-06-26 komunikatua (pdf)

Nafarroako irakaskuntzan ordezkaritza dugun sindikatuok, publiko zein itunpekoek, uste dugu Nafarroako Gobernuak 20-21 ikasturtearen hasierarako aurkeztu duen prebentzio eta antolaketa protokoloaren zirriborroak ez diola erantzun nahikoa eta egokia ematen ikasgeletara modu seguru eta eraginkorrean itzultzeko erronkari.

• Protokoloaren zirriborro hori ez da adostu eta ez dira kontuan hartu hezkuntza-komunitateko eragileen ekarpen nagusiak. Horregatik uste dugu premiazkoa dela negoziazio-foro bat sortzea, zirriborroaren edukia hobetzeko.

• Gure ustez, proposamen honekin ez da bermatzen irailean ikasgeletara modu seguruan itzultzea, eta ez du edozein hezkuntza-prozesutan funtsezkoa den inolako irizpide pedagogiko eta emozionalik aurreikusten.

• Sailak osasun-irizpideak baino ez ditu kontuan hartzen, eta, gainera, aldakorrak dira eta ezin dira aldez aurretik ezagutu. Modu honetan segurtasuna eta irakaskuntzaren eraginkortasuna bermatzeko (ratioak jaistea, plantilla handitzea, espazioak planifikatzea, materiala hornitzea…) beharrezkoa den inbertsioa saihestu nahi du.

• Hezkuntza Sailaren proposamenak, egoera horren kudeaketari dagokionez, ikastetxeetako zuzendaritzei eta irakasleei beraiei egotzi die bere gain hartu beharko lukeen erantzukizuna. Horrela, zuzendaritza eta irakasleei ez dagozkien funtzioak bizkarreratzen zaizkie, beren gehiegizko lan-karga areagotzen dute eta ondorio penalak ekar ditzakeen egoera batean kokatzen ditu.

• Egungo esparruak, praktikan, irakasleen, ikasleen eta hezkuntza-komunitate osoaren baldintzen okertze kritikoa dakar.

Uste dugu oraindik denbora badagoela Hezkuntza Sailaren proposamena nabarmen hobetzeko. Baina, horretarako, premiazkoa da negoziazio-mekanismoak abian jartzea, ikastetxeetara segurtasunez eta bermeekin itzultzeko erronkari erantzun bideragarri eta integrala emateko.

The post Nafarroa. Osasuna bermatu eskoletan. Elkarretaratze-prentsa agerraldia. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.