2020-08-21 17:46

Dokumentua PDFan

Ikasturte osorako itzulera segurua, presentziala eta elkarrekin adostua. Osasuna bermatu eskoletan.

Ikasgeletara bueltatzeko Hezkuntza Departamentuaren inplikazio ezak eraginda, bildu gara hemen hezkuntza komunitatea osatzen dugun partaide ezberdinak. Foro honetan Nafarroako irakaskuntzako sindikatu guztiak gaude, sare publikokoak zein itunpekoak (irakasle eta irakasle ez direnen ordezkari gisa); baita gurasoen elkarteak eta Foru Komunitateko ikasleen federazioak ere. Guztiok bildu ondoren, Hezkuntza Departamentuari ikasturte berriari begira ezinbestekoak diren hainbat neurri ezartzeko exijitzen diogu. Ondoko hauek dira: – Negoziatzeko eta adosteko gaitasuna duen elkarrizketa-foro bat sortzea, bazterketarik gabeko hezkuntzakomunitateko eragile guztiak barne hartuko dituena. – Irakaskuntza presentziala maila guztietan, hezkuntza-komunitatearekin adostutakoa, aukera-berdintasunean hezteko eskubidea bermatzeko eta klase telematikoen aldian nabarmendutako desberdintasunak orekatzen saiatzeko. – Hezkuntza-ingurune segurua, langileen eta ikasleen osasuna bermatuz. Horretarako, erreklamatzen dugu: • Ikastetxe bakoitzerako kontingentzia-planak, prebentzio-zerbitzuak eginak eta inplementatuak. • Ratioak jaistea. • Plantillak handitzea (baita hezkuntza beharrak indartzeko ere). • Espazio alternatiboak planifikatzea. • Babes berezia langile zaurgarrienei. • Zentro bakoitzean lan-osasunaz arduratzen den pertsona. • Osasun-langileak ikastetxeetan. – Irizpide pedagogikoak eta emozionalak lantzea. – Ikasle zaurgarrienei arreta berezia eskaintzea. – Langileen lan-baldintzetan atzera ez egitea. – Behar izanez gero, baliabide teknologikoak jartzea ikasle eta irakasle guztientzat. – Zerbitzu osagarriak (garraioa, jantokia, garbiketa…) egoera berrira egokitzea, erabiltzaileentzat eta langileentzat beharrezkoak diren bermeekin, eta beharrezkoak diren zerbitzu-handitzeak egitea. – Sortzen diren egoera berriei aurre egiteko kontziliazio-neurriak. Neurri hauek guztiak epe laburreko eta ertaineko plangintza batean zehaztea eskatzen dugu, behar duten inbertsioarekin. Neurri hauek aldarrikatuko ditugu ezarri arte. Ikasturte osorako itzulera, segurua, presentziala eta elkarrekin adostua. Osasuna bermatu eskoletan

Komunikatuaren sinatzaileak: Sindikatuak; LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT, SEPNA.

Ikasleen Elkarteak; Ernai, Estudiantes en movimiento, Gora ikaslean borroka.

Gurasoen elkarteak eta plataformak; Britila, Erpa, Herrikoa, Sortzen, Gurasoak mugimenduan.

The post Nafarroa. Ikasturte osorako itzulera segurua, presentziala eta elkarrekin adostua. Osasuna bermatu eskoletan. 16 hezkuntza eragileren komunikatu bateratua. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.