IKASTETXEAK ANTOLATZEKO PROTOKOLOAREN ALDAKETAK ERAGINDAKO ONDOEZA DELA ETA IKASTETXEEK SINATUTAKO MANIFESTUA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUARI HELARAZI DIOGU.
Gaur goizean, Hezkuntzako Mahai Sektorialeko sindikatuok Nafarroako 47 ikastetxetako klaustroek sinatutako manifestua helarazi diogu Hezkuntza Departamentuari. Bertan, 2021-2022 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza-jarduera garatzeko prebentzio- eta antolaketa-protokoloaren aldaketaren ondorioz sortutako ezinegona adierazten da. Hezkuntza Departamentuak irailaren hasieran egin zuen aldaketa hori. Aldaketa horrek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen lan-baldintzak nabarmen okertzea dakar, zuzeneko irakaskuntzako saioak ugaritu egiten baitira. Gainera, ikastetxe horien baliabideak ere murriztu egiten dira, eskola-orduak nabarmen gutxitzen baitira.
Adierazpen horretan, ikastetxeetako klaustroek honako hau adierazi nahi diote Hezkuntza Departamentuari:
Mahai Sektorialeko sindikatuok uste dugu beharrezkoa dela Hezkuntza Departamentuak sindikatuekin une oro negoziatzea ikastetxeetako lan-baldintzei eta ikasleen hezkuntza-arreta egokiari eragiten dieten neurriak abian jartzeko, eta Nafarroako irakaskuntza publikoaren hezkuntza-kalitatea bermatzeko behar diren bitartekoak ematea.
LAB – STEILAS – AFAPNA – ANPE – CCOO – ELA – UGT
The post Nafarroa. 47 ikastetxetako klaustroek sinatutako manifestua Hezkuntzari helarazi diogu. appeared first on Steilas.