2020-05-14 23:10

KARTELA

[PDF formatuan]

IDAZKIA

[PDF formatuan]

Dagoeneko 2 hilabete baino gehiago igaro dira martxoaren 14an COVID-19 alerta egoera ezarri zenetik. Denbora honetan gertatu den guztia komuni- kabideen bidez iritsi zaigu/ezagutu dugu, modu batera edo bestera, egunez egun. Etxean geratu behar izan genuen, bat-batean, beste ezer jakin gabe.

Une horretan agindua berdina izan zen denentzat: ez irten etxetik. Ezin zara etxetik atera. Arriskutsua da. Koronabirusa ez bada, isuna izango da. Denak berdin, etxean. Berdin zen zuk bazenuen edo ez, edo etxebi- zitza txikia zen. Izan ere, guztientzat berdin balio zuen agindu berak. Itxialdia denentzat berdina balitz bezala.

Ba ez! LGTBIQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, maiatzaren 17a, aldarrikatzen dugun egunean, argi utzi behar dugu baieztapen hori gezurra besterik ez dela. Itxialdi honek normatiboak ez diren izaera asko ezkutatu ditu berriro, armairura eraman ditu bueltan, heteronormatibitate zuri zurrunenak zintzo eskatzen duen bezala.

LGTBIQ+ kolektiboak kon namendu bikoitza jasan dugu aste guzti hauetan, egunak joan eta egunak etorri: etxea ez da izan toki segurua kolektiboa osatzen duten per- tsona askorentzat eta, zoritxarrez, azken asteetan medio- etan ikusi dugun bezala, askorentzat ezta kalea ere.

Izan ere, kolektiboa osatzen duten asko etxe barruan ere isolatu egin behar izan dira, familiaren edota beraiekin bizi direnen bazterketak eraginda. Norberaren logela edota ordenagailuko zein mugikorreko pantailak izan dira kasu askotan askatasunerako leiho bakarra. Itxialdia itxialdiaren barrenean, giltzarrapo bikotzaren atzean ezkutatua, zarenari uko eginez. Etengabeko farsa batean, nahigabeko antzerki iluneneko protagonista paperean.

Etxean egoera pertsonal ez-seguruak bizitzen egoteak sortzen duen kezkak, ezinbestean, zaurgarriago bi- hurtu ditu LGTBIQ+ kolektiboko kide diren gazteak, helduak eta adinekoak, norberaren osasun sikoa eta emozionala arriskuan jarriz. Azken batean, etxeei buruz indarkerian oinarritutako segurtasunik gabeko gune er- represibo gisa hitz egiten dugu.

Ez dugu ahaztu behar, batzuetan (nahi baino gutxiago), ikastetxeak, gutxienez ordu batzuetan, LGTBIQfobia erasorik gabeko gune seguru bat direla, eta hori desa- gertu egin da horiek ixtean.

Era berean, alerta egoerak LGTBIQ+ kolektiboan eskura izan ohi ditugun zenbaezinak diren zerbitzu asko ia- ia desagerrarazi egin ditu, bat-batean. Zerbitzu horiek kolektiboa osatzen dugunoi izugarrizko laguntza eska- intzen ziguten. Aipatu ezinegon horiek guztiak arintzen lagunduko luketen zerbitzuak dira. Hala ere, zerbitzu hauek ahal izan duten moduan egokitu dira alertak eragindako egoerara, eta laguntza eta babesa eskain- tzen jarraitzeko esfortzuak goraipatzeko modukoak izan dira, mugak asko izan diren arren: bilera birtualak, tailer birtualak, telefono bidezko babesa, hitzaldiak, etab.

Hau guztia gutxi izango ez balitz, kolektiboak lan mun- duan jasan ohi duen bazterketa era aipatu behar dugu. Alerta egoera ezarri aurretik pertsona askorentzat (trans pertsonentzat, adibidez) lana bilatu, mantentzea eta norbera den bezala aske izatea zaila bazen, normal- tasun berriak ez du argirik ekarriko. Normaltasun ber- ria deritzogun oximoron horrek guretzat are etorkizun LGTBIQfobikoagoa, arrazista, xenofobo eta matxis- tagoa ekarriko digunaren susmo irmoa dugu, ez izan zalantzarik.

Susmo horien aurrean, argi eta ozen aldarrikatu behar ditugu kolektibo bezala gure eskubideak eta are ge- hiago momentu zail hauetan. Bazterketak aurrerapau- so bakarra ere ez emateko politika intersekzionalak behar ditugu, inoiz baino nabarmenago, inoiz baino gehiago. Jendartea ikuspegi anitz, askotariko eta zabal batekin begiratuko duena, parez pare, eta ez ikuspegi zurrun, gris, heteronormatibo eta zuri batetik. Zoritxar- rez, horrelakoak izan dira itxialdia eta deskon namendu prozesu bera ere.

Guretzat, faltan botatzera hel gaitezkeen (sasi) normal- tasun hori ez da nahikoa. Ezin gara, eta ez dugu nahi, horretara bueltatzearekin konpondu, baztertzen gaitu- en biolentzia eta opresio sistema batean oinarritzen jar- raituko bada.

LGTBIQ+ kolektiboa osatzen dugun pertsonok argi dugu heteronormatibitatearen pandemiaren gainetik gure bizitzak borrokatzen jarraituko dugula. Badugu esperientzia.

The post Maiatzak 17 LGTBIQfobiaren aurkako eguna: “Zuen pandemiaren aurrean, gure borroka” appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.